Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gasteiz, Donostia eta Bilboko festetako dantza emanaldiak

Dokumentuaren akzioak

Gasteiz, Donostia eta Bilboko festetako dantza emanaldiak

2019/08/07 12:30
Gasteiz, Donostia eta Bilboko festetako dantza emanaldiak

Arkaitz Añorgako dantzariak Donostiako Konstituzio plazan, 2015-08-15. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Uda bete-betean murgilduta gauden honetan Euskal Herriko hirietako eta herrietako festek ez dute etenik; eta imajinatzen al dituzue jaiak dantzarik gabe? Guk ez. Festa eta dantza eskutik helduta doaz; dantzan ospatzen ditugu festak eta dantzan pasatzen dugu uda. Datozen hiriburuetako jaietan ere hainbat dantza ekitaldi izango ditugu eta horiek jaso nahi izan ditugu sarrera honetan. Sanferminetako eta Baionako festetako bestondoa ia pasa gabe, Gasteiz murgilduko da jaian. Festarik festa, dantza eta dantza, oinetako minaz ohartzeko denborarik gabe Donostiakoak iritsiko dira eta azkenik, Bilbo izango da festazale dantzarien azken helmuga. 

Gasteiz

Abuztuak 4 igandea

  • 19:30 San Migel elizan Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsaren dantzaldia, San Migeleko eskaileren azpian. Ibilbidea: Mateo Moraza kalea, Agirre Lehendakariaren kalea, Posta kalea, Eduardo Dato kalea, San Prudentzio kalea eta San Antonio kalea.
  • 20:30 Aihotz plazan Larrain Dantza eta Txulalai, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.

Abuztuak 5 astelehena

  • 09:00 - 14:00 Andre Maria Zuriaren irudiaren aurrean. Lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua Andre Maria Zuriari, blusa eta nesken talde guztien eskutik.
  • 11:30 San Migeleko eskaileratan Erraldoien konpartsaren dantzaldia.
  • 12:00 Espainia plazan Gasteizko zortzikoa. Soka Dantza. Gasteizko dantzariak. Udal Txistulari Banda.
  • 13:00 Espainia plazan Ikurrinaren omenaldia eta Algara dantza taldearen emanaldia. Antolatzailea: Blusen eta Nesken Batzordea.
  • 20:30 Aihotz plazan Larrain-dantza eta Txulalai, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.

Abuztuak 6 asteartea

  • 11:30 San Migel elizam, Andre Maria Zuriaren kapera. Meza, aurreskua eta lore-eskaintza, zendutako "Urrezko Zeledonen" alde. Antolatzailea: Urrezko Zeledonak. Laguntzailea: Andre Maria Zuriaren kofradia.
  • 11:30 Arka plazan Zumba master class. Antolatzailea. Jatorrak taldea.
  • 18:15-19:15 Andre Maria Zuriaren plazan. Aerobica eta ginkana. Antolatzailea: Los Bainas taldea.
  • 20:30 Aihotz plazan Larrain Dantza eta Txulalai, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.

Abuztuak 7 asteazkena

  • 11:30 Andre Maria Zuriaren irudia dagoen plazatxoan Edurne eta Zeledon Txikiren ohorezko aurreskua. Antolatzaileak: Andre Maria Zuriaren Kofradia eta Blusa eta Nesken Batzordea.
  • 12:00 Andre Maria Zuriaren plazan Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera: Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Banda. Erraldoien konpartsaren dantzaldia.
  • 13:45 Florida parkeko kioskoan Erraldoien Konpartsaren dantzaldia, Udal Musika Bandarekin eta Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin batera.
  • 20:30 Aihotz plazan Larrain-dantza eta Txulalai, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.

Abuztuak 8 osteguna

  • 09:00 San Migel elizan Meza, lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua, neska eta blusa beteranoen eskutik. Antolatzaileak: Andre Maria Zuriaren Kofradia eta Neska eta Blusa Beteranoak.
  • 13:00 Santa Maria plazan Txistua. Dantza Plazan. Txistularien Soka-Dantza.
  • 19:30 Aihotz plazan Kolme Katu, Indarra Dantza Taldearen partaidetzarekin.
  • 20:30 Aihotz plazan Larrain-dantza eta Txulalai, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.
  • 23:00 Probintzia plazan Errusiako dantza modernoak eta tradizionalak: Flor de los Urales.

Abuztuak 9 ostirala

  • 13:30 San Antonio kalea San Prudentzio kalearen ertzean Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsaren agurra.
  • 19:30 Aihotz plazan Dantza Plazan, Udal Folklore Akademiarekin.
  • 20:30 Aihotz plazan Larrain-dantza eta Txulalai, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.
  • 23:00 Probintzia plazan Swing musika eta dantza: Indigo jazz.
  • 01:00 Andre Maria Zuriaren irudiaren aurrean Jaien amaiera, Ohorezko aurreskua, blusa eta neska taldeen eskutik. Jarraian kalejira: Arka plaza, Dato, Posta kalea eta Andre Maria Zuriaren plaza. Antolatzailea: "Gasteizko jaiak" Nesken eta Blusen Elkarteen Federazioa.

Donostia

Abuztuak 10 larunbata

  • 18:00 Erraldoiak eta buruhandiak Erdialdean Easo kaletik.
  • 20:30 XLII. Txistulari Alardea.
  • 23:30 C. Garmendia y M. Govillard dantza eskola; "Noche de Baile" emanaldia Boulevardeko kioskoan.

Abuztuak 11 igandea

  • 10:00-16:00 Erakusketa: Erraldoien konpartsa San Telmo museoan.
  • 12:00 Euskal Dantza Muxikoak Boulevardeko kioskoan.
  • 20:00 Eskola dantza taldearen emanaldia Konstituzio plazan.

Abuztuak 12 astelehena

  • 20:00 Goizaldi dantza taldearen emanaldia Konstituzio plazan.

Abuztuak 13 asteartea

  • 20:00 Muxikoen erromeria Trinian.
  • 20:00 Gero Axular dantza taldearen emanaldia Konstituzio plazan.

Abuztuak 15 osteguna

  • 10:30 Zumba kaian.
  • 12:00 Herridantza Aitzol parkean.
  • 12:30 Irungo eta Donostiako erraldoiak Erdialdean, irteera San Telmo museotik.
  • 13:00 Zumba ibiltaria kaian.
  • 15:00 Irungo eta Donostiako erraldoien erakusketa Gipuzkoa plazan.
  • 23:30 Kora Senegal Katalunia plazan.

Abuztuak 16 ostirala

  • 10:00-16:00 Erakusketa: Erraldoien konpartsa San Telmo museoan.
  • 20:00 Trebeska dantza taldearen emanaldia Konstituzio plazan.

Abuztuak 17 larunbata

  • 10:00-16:00 Erakusketa: Erraldoien konpartsa San Telmo museoan.
  • 20:00 Erraldoien agurra Zuloaga plazan.

 

Bilbo

Abuztuak 18 igandea

  • 19:00 Zerutxu (Markina-Xemein) Plaza Barrian: Gorulariak, Lanestosa, Bizar-dantza, Eltziegoko dantzak, Igita-dantza, Xemeingo ezpata-dantza.
  • 20:00 Erromeria eta larrain-dantza Plaza Barrian.

Abuztuak 19 astelehena

  • 19:00 Goi-alde (Erandio-Goikoa) Plaza Barrian: Betelu fandangoa, Nafarroa Behereko dantzak (euskaldunak, sorginak, kontra-dantzak), dantzari-dantza, kaskarotak, Zuberoako dantzak, fandangoa eta arin-arina.
  • 20:00 Erromeria eta larrain-dantza Plaza Barrian.

Abuztuak 20 asteartea

  • 13:00 Aiko taldea Txakur kalean: dantza-poteoa.
  • 19:00 Gaztedi (Santutxu) Plaza Barrian: Dantzari-dantza, Gipuzkoako dantzak, Kortesko dantzak, Eltziegoko dantzak, Lapurdiko dantzak.
  • 20:00 Erromeria eta larrain-dantza Plaza Barrian.

Abuztuak 21 asteazkena

  • 19:00 Salbatzaile (Kastaños) Plaza Barrian: Dantzari-dantza, Oñatiko Korpus dantzak, Otsagiko dantzak, Lapurdiko makil-dantzak, Kaxarranka, Agurra
  • 20:00 Erromeria eta larrain-dantza Plaza Barrian.

Abuztuak 22 osteguna

  • 19:00 Alkartasuna (Bermeo) Plaza Barrian: Nafarroa Behereko dantzak, Agurra, Ibarzabal, Kaskarotak, Kostaldeko dantzak (fandangoa eta arin-arina, batelerak, kaxarranka), fandangoa, arin-arina, biribilketa.
  • 20:00 Erromeria eta larrain-dantza Plaza Barrian.
  • 20:00 Aiko taldea plaza Biribilean: Dantzaldi erromeria.

Abuztuak 23 ostirala

  • 19:00 Urdaibai (Forua) Plaza Barrian: Nafarroako dantzak (Arizkungo gaita, Iribasko ingurutxoa, Lizarrako baltseoa, Minue bolera), dantzari-dantza, Busturialdeko erregelak, Iurretako erregelak, mutxikoak, mutil-dantza.
  • 20:00 Erromeria eta larrain-dantza Plaza Barrian.

Abuztuak 24 larunbata

  • 19:00 Mikel Deuna (Iurreta) Plaza Barrian: Dantzari-dantza, gorularienak, soka-dantza erregelak.
  • 20:00 Erromeria eta larrain-dantza Plaza Barrian.

Abuztuak 25 igandea

  • 19:00 Beti Jai alai (Basurtu) Plaza Barrian: Zuberoako dantzak, Lesakako dantzak, kantua, Gipuzkoako dantzak, Nafarroa Behereko dantzak, dantzari-dantza, Iurretako andrazkoen erregelak, jota eta arin-arina.
  • 20:00 Erromeria eta larrain-dantza Plaza Barrian.

 

Informazioa:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.