Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Marianela Núñez ballet dantzari argentinarraren eskutik dator 2024ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

2024/04/29

Dantzaren sustraiak, iragana eta memoriaren garrantzia azpimarratu ditu Marianela Núñez ballet dantzari argentinarrak aurtengo Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezuan . 1982an San Martinen jaio zen eta 1997an Londresko Royal Balleten sartu zen; nazioarteko hainbat sari eskuratu ditu bere dantzari i...

Gehiago irakurri

Eder Niño: "Lanean gabiltza egungo egoerara egokituta, baina nondik gatozen ahaztu gabe, gure sustraiak gaur egunera ekartzen"

2024/04/23

75 urte dira Barakaldoko San Bizente auzoan Laguntasuna dantza taldea sortu zela. Dantzaren aitzakian euskal kulturaren eta euskararen transmisioa helburu, hainbat gazte elkartu eta bideari ekin zioten. Hiru mende laurden pasata, tinko jarraitzen du orduan hasitako sokak. Belaunaldi berriek erreleb...

Gehiago irakurri

Ezkututik argira, bazterretik erdigunera, dantzan argitu dira Gipuzkoako aldairak: Sarriegiren liburuaren aurkezpenaren kronika

2024/04/22

" Ausartzen naiz esaten gaur hemen bildu direnen argazkia historikoa dela, Gipuzkoan dantzan erreferente direnak hemen biltzea lortu duzu Mikel ", adierazi dio Leire Artola Beasaingo alkateak Mikel Sarriegiri. 10:00 etara ko hasi dira Gipuzkoako hainbat herritako dantzariak I...

Gehiago irakurri

Sharon Fridman: Go Figure

Barakaldo, Barakaldo Antzokia
2024/11/23 20:00

Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/16

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren: apaizak, irakasleak et...

Gehiago irakurri 2

"Aramaixo dantzan", Lagun Artean taldearen historia jasotzen duen dokumentala

2024/04/12

1950eko hamarkadan hasi ziren dantza taldea osatzen Aramaion, Ramon Ormaetxearen gidaritzapean. Badirudi, urte batean abade bati agurra egiteko dantzari talde bat elkartzea pentsatu zutela eta ekitaldi haren bueltan mutil taldea elkartu zen dantza egiteko. Argazkia: Aramaixo dantzan ...

Gehiago irakurri

Dantzaz: Distirak

Iruñea, Gaiarre
2024/11/27 20:00

Kulturak Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioa deitu du

2024/02/29

P alestinar i elkartasuna adierazi eta genozidioa etetea eskat zen duen manifestazioa deitu dute hainbat Kultura egile, sortzaile eta artiste k martxoaren 17rako. Palestinak pairatzen duen egoeraren aurrean kultura a rlotik agerraldi masibo bat eg...

Gehiago irakurri

Lau pastoral plazaratuko dira 2024 urte honetan

2024/02/23

Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki, dantza, musika eta koplen bidez....

Gehiago irakurri

Musikarik gabe dantza eta festarik ez; "Ez genuen eskapatoriarik, hau zen gure destinoa"

2024/02/12

"Akordeoia pixka bat jo, gazteekin elkartu eta kalejiran ibiltzen gara etxez etxe umore ona eta giroa armatuz hor ibiltzen gara". Dantza eta festa egunak ditugu inauteriak eta horretarako ezinbestekoa da musika, musikarik gabe zail da festa. Arantzarrak dantzan eta kantuan jartzeaz arduratzen diren...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua:

Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, hau da, Manuel Lekuonaren etxean bertan (eta, segur aski, Lekuonak berak). Hori esateko arrazoiak:
Bi mutikoen eta olentzeroaren argazkia fatxada nagusian egina, eta talde handiarena alboko fatxadan.
Etxetxiki egon zen tokitik gobaralekua ("labaderoa") eta Oiartzun horrelaxe ikusten dira.
Lortu ditudan Etxetxikiren bi argazki horietan (berriagoak; hemen: http://www.liburuklik.euskadi.eus/[…]/12320#&gid=1&pid=10, eta hemen: http://www.oiartzuarrenbait[…]ki-zaharrak?title=etxetxiki) guztiz bat datoz ateko harlanduak, baita pareta-kantoikoak ere. Oharra: olentzeroaren ("Orantzaro" dio argazkiak) atzeko etxea ez dago argazki berriagoetan (gaur egungo etxe "berria" baizik).
Talde handia ageri den argazkian, ezkerreko aldean, etxeari itsatsita zegoen eranskinaren hasiera nabaritzen da.

Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?

Dantzan on Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/04

2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan:
- 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03)
https://www.gaztezulo.eus/[…]/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak
- Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04)
https://www.kazeta.eus/eu/i[…]dituzte-aurtengo-maskaradak
- Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen (Argia, 2022-01-04) https://www.argia.eus/albis[…]gi-etorri-atharratze-alozen

Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen

2021/10/22

Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran erropa zuriek zuten kostuagatik agian" izan ote daitekeen iradokitzen du. Eskerrik asko Oier!

Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2021/06/03

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik. Beste bi arropa enpresa ere salatu ditu."
https://www.berria.eus/albi[…]io-mexikok-zara-etxeari.htm

Dantzan on Karibuen eresia

2021/04/28

Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "

Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da

2021/04/09

Sagrario zendu da.
Gure dolumiña... Urbeltz-Arregi sendia

Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua

2021/03/23

Eskerrik asko Leire. Bai, irudi hauek oso baliagarriak dira aurreskua eta soka-dantza gauza bera direla gogorarazteko eta aurreskuak sokan dantzatzean hartzen duela zentzua.

Emakumeen izenen inguruan arrazoi osoa duzu. Saiatu ginen horiek jasotzen, baina ez genuen lortu eta pentsatu genuen behin argitaratuta agian errazago izango zela identifikatzen hastea. Zaila da 82 urte pasa direlako, baina ea zabalkundea eman eta argitzen joateko aukera dugun.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com