Orain arteko ekarpenak
Ordiziako santaneroen kofradiaren 500. urteurrena
2009/07/28
Ordiziako santaneroen kofradiaren berri zaharrena 1509koa da. Beraz, aurten 500 urte bete ditu ezkonberrien kofradiak eta ohiko moduan ospatu dute, esku-dantza eginez Santa Ana egunean. Dantzaren historiaren berri ematen duen erakusketa bat eta garai bateko santaneroekin egindako soka-dantza ere antolatu dituzte.
Merce Cunningham dantzari eta koreografo handia hil da
2009/07/28
Apirilean 90 urte bete zituen Merce Cunningham-ek. Gaur egungo dantzaren protagonista handienetakoak lanean jarraitzen zuen, bere esanetan astia falta baizitzaion egin nahi zituen gauza guztiak egiteko.
Seccion Femeninaren dantza-ekarpena
2009/07/22
Gerra zibilaren ondoren, gizartea egituratu eta errejimenaren aldeko propaganda egiteko hasi ziren sortzen Espainian abesbatz eta dantza elkarteak, hasieran Seccion Femenina erakunde falangistaren menpe. Mugimendu horrek egindako folklorearen bideo sorta zabala jarri du Espainiako Kultura Ministerioak sarean. Hona euskal dantzei dagozkien bideoak.
Ezpata-dantza, brokel-dantza eta aurreskua Añorgan
2009/07/17
Uztailak 16, Karmen eguna izan zen atzo, jai egun handia Añorgan, eta Arkaitz dantza taldeak, mimoz zaintzen duen Gipuzkoako dantzen errepertorioa osorik eskaintzeko hautatutako eguna. Helduen soka-dantza ohikoa izaten da Karmen egunean Añorgan, baina atzo horrez gain Arkaitz-eko dantzariek ezpata-dantza eta brokel-dantza osorik eskaini zituzten. Emanaldia urtero errepikatzeko asmoa dute, Gipuzkoako dantzak Añorgan.
Musika eta dantza NABO-ren Udalekuan
2009/07/17
AEBtako euskal amerikarren elkarteak, NABOk, Udaleku izeneko "Summer camp"-a antolatzen du urtero. Aurten Chinon, Kalifornia izan da, eta bertan izan dira AEBko bazter desberdinetatik hurbildutako 100 euskal-amerikar gazte, euskal kultura mamituz uda egonaldia egiten. Musika eta dantza osagai garrantzitsuak izaten dira Udalekun, eta dantza irakasle aritu den Jexux Larreak aurtengo ekinaldiaren berri eman digu.
Artelekuko Dantzagunearen plangintza diseinatzeko kontratu deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak
2009/07/14
Artelekuko dantza alorraren kudeaketa eta erabilerarako plangintza diseinatu eta idazteko eta jardueren koordinaketarako aholkularitza zerbitzua kontratatzeko prozedura irekiaren
deialdia egin du Gipuzkoako Diputazioak. 55.000 Euroko lizitazioa da eta besteak beste, Dantzagunearen lan lerro nagusiak eta etorkizunean nola garatu ahal izango diren proposatuko dituen erabilera eta kudeaketa plan bat diseinatzea izango ditu eginbeharrak.
Madrileko Unibertsitate Europarrak "Dantzaren Zientziak" titulazioa aurkeztu du
2009/07/10
"Dantzaren Zientziak" unibertsitateko grado mailako ikasketak dira, eta 2009-2010 ikasturtan abiatuko dira. Helburua, dantzaren alorreko etorkizuneko profesionalak formatzea, ikuspegi orokor eta integral batetik, alderdi teknikoetatik haratago lan eginez, eta kudeaketa eta pedagogia alorretako konpetentziak aintzat hartuz.
Fustiñanako paloteadoa berriz eskainiko da aurten
2009/07/09
Barde-Ribera dantza taldeak Fustiñanako paloteadoa berreskuratuko du aurten hamabost urtez utzita izan ondoren. 2009ko abuztuaren 6an izango da, Fustiñanako plazan eta arratsaldeko 18:30ean. 1993an egin zen azken aldiz osorik Fustiñañako paloteadoa eta 1995ean dantzak egin ziren, baina ez zen ahozko diskurtsorik izan.
Koldo Amestoy-ren Biribilketa dantza ekarpenetara irekita
2009/07/08
Ikuskizun berria prestatzen ari da Koldo Amestoy kontalaria, "Biribilketa" izena izango du lan berriak. Dantza egitura ohiko baten inguruan mamituko da. Biribilketa, branle, soka-dantza, farandole edo karakoiltzia izenekin han eta hemen dantzatzen diren dantza-kordak izango ditu ardatz ikuskizunak. Bere kontakizunak eta ipuinak osatzen joateko dokumentazio eta gertaera bila dabil Koldo eta bere blogean dei egin du dantza horien inguruko jazoerak eta datuak kontatzera.
Dantza tradizional katalanaren zentroa aurkeztuko dute Rubin
2009/07/07
Laster irekiko ditu ateak Rubin dantza tradizionalaren inguruko zentro batek: L'Espona, Centre de la Dansa Tradicional Catalan izango da edo Dantza tradizional katalanaren zentroa.
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Dantza kinka larrian jarri du pandemiak
2020/09/29
Eskerrik asko zuen erantzunengatik! Zuen egoerak jaso eta plazaratu dituzuen gogoetetan oinarrituta "Dantzarako protokoloa" izenburua duen sarrera osatu dugu: https://dantzan.eus/albisteak/dantzarako-protokoloa
Dantzan - Jagoba Astiazaran: “Garrantzitsua da guretzat dantza taldeek jakitea material hau hor dagoela”
2020/09/18
Astebururako iragarrita zeuden kultur ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu du Zestoako Udalak herrian agertu diren hainbat kasu positibo direla eta. Beraz, Arineketan diskoaren aurkezpena [...]
Dantzan - Biarritz 1948 Dantzak Eusko Ikaskuntzaren kongresuan
2020/04/01
Irudi hauek argitaratu genituenean Patxi Monterok ohartarazi gintuen bigarren aldiz atera genituela. Izan ere 2019ko martxoan atera genituen https://dantzan.eus/bideoak/biarritz-1948-eusko-ikaskuntza-vii-kongresua. Ez ginen ohartu eta errepikatutako bideoan, [...]
Dantzan - Inauteriak 2020 oinarrizko egutegia
2020/01/23
Eskerrik asko! Ordutegiak edo informazio gehiago bidaltzerik bai dantzari@dantzan.com helbidera?
Dantzan - Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?
2020/01/10
Bai Xabier, mila esker! Beste zenbait irakurlek ere informazio interesgarria eskaini digu, hemen jasoko duguna: - Pablo Izagirrek esan digunez "artikulu batean topatu dut, 1933ko [...]
Dantzan - Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?
2019/05/22
Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi [...]
Dantzan - Barry Lyndon (1975): The Piper's Maggot
2019/04/24
Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.
Dantzan - Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia
2019/01/22
Eskerrik asko ekarpenagatik! Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.