Musika eta dantza NABO-ren Udalekuan
AEBtako eta Euskal Herritik joandako irakasle talde batek hainbat jardueratan trebatzen dituzte gazteak Udalekun. Euskal Kultura eta Historiaren inguruko lezioak, Euskara eskolak, jokoak, musa, pilota, kantak, txistua, txalaparta, pandera eta dantza, besteak beste.
Aurten Araba eta Nafarroako dantzak landu dituzte batipat. Ekainaren 28tik uztailaren 11arte, bi astez, jo eta ke jardun dute. 102 gaztetxo, 10 urtetik 15-16 urtera bitartekoak. Guztiek ikasi duten Villabuenako "bailaos" makila-dantza, ertainek "Te vi", eta nagusienek Ekorako kate-dantza. Baita Iribaseko ingurutxoa, Imotzeko esku-dantza eta Iturengo soka-dantza ere.

Udaleku 2009 bukaerako jaialdiaren kronika irakur daiteke Euskal Kazetan.
Dantzan
