Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Koldo Amestoy-ren Biribilketa dantza ekarpenetara irekita

Dokumentuaren akzioak

Koldo Amestoy-ren Biribilketa dantza ekarpenetara irekita

2009/07/08 15:10
Koldo Amestoy-ren Biribilketa dantza ekarpenetara irekita

Arg.: © cc-by-sa Indalecio Ojanguren - guregipuzkoa.net

2009ko bukaeran edo 2010eko bukaeran estreinatuko du Biribilketa ikuskizun berria Koldo Ameztoyk. "Egitasmo hau aurrera eramateko bilatzen dut, danza del caracol, branle an-dro eta hanter-dro, magnaria, caracole, ball-rodo, sardane, granitula, girandula, farandole, giraldilla, danza-prima, soka-dantza, karakoiltzea, biribilketa,… edo bestelako karakoil dantza, prozesio eta desfile sakratu edo pagano, eta batezere, ibilera "biribilduetan" parte hartu duen edo lekuko gisa izan den jatorri ezberdineko jendeak, edozein hizkuntzetan, emango didan dokumentu (otoitz, olerki, kantu, musika, erritmo, argazki edo bideoak), lekukotasun, errito eta simbolo azalpen, eta beste… " dio Koldo Amestoyk bere blogean.

Aurretik dantza ikuskizunetan parte hartutakoa da Koldo Amestoy, besteak beste Argia taldearen Kondharian ikuskizunean eta Zarena Zarelako elkartearen Urraska emanaldian kontalari lanak egin batititu. Oraingo honek ordea ipuin-kontalari baten ikuskizuna izango dela dirudi, dantza kontuak ipuin-gai izango dituena.

 Koldo Amestoy: "Nirekin dantzan sartzeko…"

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.