Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Artelekuko Dantzagunearen plangintza diseinatzeko kontratu deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Dokumentuaren akzioak

Artelekuko Dantzagunearen plangintza diseinatzeko kontratu deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak

2009/07/14 12:30

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da deialdia 2009ko uztailaren 9ko datarekin eta hona hemen lizitazioaren xehetasunak.

Artelekuko dantza alorraren kudeaketa eta erabilerarako plangintza diseinatu eta idazteko eta jardueren koordinaketarako aholkularitza eta laguntza zerbitzua

1.- Abiapuntua
Artelekuko dantza arloak azken urte hauetan zenbait jarduera zehatz antolatu izan ditu eta batipat dantzarako aretoen lagapenak.

Horretarako ditu dantzarako bereziki prestatutako aretoak eta kudeaketarako nahiz ekoizpenerako erabilgarriak, Artelekuk dituen erabilera orokorreko beste lekuetaz gainera.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sustapeneko eta hedapeneko zuzendaritzak, instalazio hauen arduradun denez, alor honen funtzionamendua egituratu eta sendotu behar dela uste du, eta horretarako kudeaketa eta erabilera plan bat behar dela, jarduera lerro nagusiak eta hauek garatzeko modua zehaztuko dituena, eta gainera jardueren koordinaketa eta ekoizpenerako giza baliabide egokiak jarri behar direla.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sustapeneko eta hedapeneko zuzendaritza, autonomia-erkidegoko beste erakundeekin batera eta kultur nahiz arte alorretako ordezkariekin batera, Kulturaren Euskal Planean partaide izan da, eta bertako dantzaren alorrean zehaztutako lehentasunezko jarduerak bere egiten ditu, zehazkiago, herrialde historiko bakoitzean herrialdeko dantzaren garapenerako erreferente izango den zentru bat sortzea, lan ildo honetan sartzen delarik Artelekuko dantza arloa.

2.- Kontratazioaren helburua
Kontratazioaren objetuak bi ekintza nagusi hartzen ditu bere gain:
- Artelekuko dantza arloaren lan lerro nagusiak eta etorkizunean nola garatu ahal izango diren proposatuko dituen erabilera eta kudeaketa plan bat diseinatzea.
- Jardueren koordinaketa eta ekoizpena.

- Kultur sustapen eta hedapeneko zuzendaritzak onartutako proposamen berrien kudeaketa.

3.- Garatu beharreko lanak
- Kontratazioaren helburuan zehaztutako erabilera eta kudeaketa plana diseinatzea. Esleipendunak kontratua esleitu eta lau hilabeteko epean plana jasoko duen dokumentu idatzia aurkeztu beharko du.
- Kontratua esleitu ondoren urtebetez jardueren koordinaketa eta ekoizpenaz arduratzea. Honako hauek dira beste batzuren artean:
1. Dantza aretoen eskaerak jaso eta erabilera koordinatu.
2. Kultura sustapen eta hedapeneko zuzendaritzarekin batera jarduerak antolatu: ikastaroak, tailerrak etab.
3. Hiritarrentzat interesgarri gerta daitekeen dantzaren baliabideei buruzko informazioa bildu (proiektuak, konpainiak, eskolak, laguntzak eta beste).
4. Dantzaren baliabideei buruz hiritarrek egin ditzaketen galderei erantzuna eman.
5. Antolatutako jardueren jarraipen lana egin, hala nola ikastaro, tailer, entsegu edota dantza aretoen lagapen zerbitzuaren ondorioz izandako erabilera.
6. Dantzaren sustapen, hedapen edota formakuntzari buruzko proposamenak jaso eta proposatu.
7. Funtzionamenduan gerta litezkeen intzidentziak aztertu eta irtenbide egokiak proposatu.
8. Eskaintzen diren zerbitzuak nahiz proposatzen direnak aztertu eta beharrezko izan litezkeen aldaketak proposatu.
9. Artelekuko dantza aretoan eskaintzen diren zerbitzu nahiz kudeaketaren garapena eta kalitatea neurtu.
10. Kultura sustapeneko eta hedapeneko zuzendaritzak proposatu litzakeen beste hainbat eginkizun.

4.- Lan baldintzak
Kontratua betetzeko lan tokia Arteleku izango da, bertan Kultur sustapen eta hedapeneko zuzendaritza beharrezko den azpiegituraz arduratuko da.

Lan orduak astelehenetik ostiralera gutxienez lau ordukoa izango da, 9.30etatik 13:30etara. Jardunaldi osoa betetzeko gainontzeko denbora dantzako programazioaren beharretara egokituko da.

5.- Hizkuntzen erabilera
Esleipendunak Gipuzkoako Foru Aldundiak unean onartuta dituen hizkuntza irizpideak jarraitu eta beteko ditu.

Honen arabera, aurkeztu beharreko dokumentuak nahiz egiten dituen izaera publikodun jarduerak gutxienez euskaraz gauzatu beharko ditu.

6.- Kontratua burutzeko epea

Kontratua burutzeko epea 4 hilabetekoa izango da erabilera eta kudeaketa planaren gauzatzeari dagokionean, eta urte batekoa jardueren koordinaketa eta ekoizpenari dagokionean, betiere kontratua esleitzen den unetik hasita.

7.- Kontratuaren aurrekontua
- Kontratua burutzeko aurrekontua 55.000 + BEZ eurotakoa da, bertan sartzen direlarik egin beharreko lan guztiak hala nola pertsonala, eta funtzionamendu gastuak, eta dagozkion bestelako zerga guztiak, bi kontzeptu hauetan banatuta:
- Erabilera eta kudeaketa plana diseinatu eta idazteagatik: 20.000€ + bez
- Jardueren koordinaketagatik: 35.000€ +bez
- Artelekuko dantza alorreko jarduerei dagokien aurrekontua, hala nola azpiegiturarena, kultur sustapen eta hedapeneko Zuzendaritzaren kargu izango dira.

 

8.- Ordainketa modua
- Erabilera eta kudeaketa planari dagokion kopurua esleipendunak plana aurkezten duenean ordainduko da, behin dagokion faktura jaso ondoren.
- Dantza jardueren koordinaketari dagokion kopurua, hileroko fakturak aurkeztu ondoren ordainduko da, hilero kopuru osoaren hamabiren bat fakturatu ahal izango delarik.

 

9.- Aurkeztu beharreko dokumentuak
Lehiaketan parte hartzen dutenek, baldintzaadministrazio berezien pleguko 10. klausulan adierazten diren dokumentuak aurkeztuko dituzte. Proposatutako lan taldearen deskribapenari dagokionez, kurrikulum xehekatuez lagundua eta pertsona bakoitzaren zereginak zein izango diren zehaztuz. Kurrikulumean zerrendatutako lanak eta ikasketak behar bezala ziurtatu beharko dira: titulazio ofizialak konpultsatutako fotokopiaz egiaztatu beharko dira eta laneko esperientzia berriz ziurtatzen duten dokumentuez lagunduta, jardundako denbora eta garatutako betebeharrak zehaztuz.

 

Lizitatzeko gehienezko aurrekontua kopuru hauetan finkatua izan da: 55.000,00 € + BEZari dagozkion 8.800,00 €. Guztira, 63.800,00 €.

Bestalde, hautagaitzak aurkezteko epea, 16 egun natural dira, iragarkia GAOn argitaratzen den egunetik hasita.

 

Deialdiari dagokion dokumentazioa

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.