Orain arteko ekarpenak
Euskal dantzak eta ikerketa Jon Casamayor-en eskutik
2010/12/10
Bilboko Kontainer aretoak euskal dantzaren inguruko tailerra antolatu du. Euskal dantza ezagun batzuk landuko dira eta horietatik abiatuta ikerketa lantzeko aukerak aztertuko dira. Jon Casamayor-ek gidatuko du tailerra.
Zisnearen dantza eskainiko du Iker Gomez-ek Errenterian
2010/12/09
Iker Gomez-ek "La danza del cisne, ballet en miniatura" lana Errenterian eskainiko du datorren abenduaren 11an. Euskal Herrian lehen aldiz eskainiko du lan hau sortzaile eibartarrak.
Durango 2010: erosketa zerrenda
2010/12/03
Ohi bezala hasi gara prestatzen Durangoko azokan erosi beharrekoen erosketa zerrenda. Urtero data hauetarako hainbat argitalpen ateratzen dira, eta Durangoko azoka izaten da horiek erosteko toki aproposa. Hona guk apuntatu ditugunak:
Musika eta dantza uztartuta Korrontzi eta Oinkariren "Infernuko Hauspoan"
2010/12/03
Villabonako Oinkari dantza taldeak eta Korrontzi folk musika taldeak "Infernuko Hauspoa" izeneko DVDa argitaratu dute. Bertan, bi talde hauek azken urteotan landutako ikuskizuneko musika eta irudiak jaso dituzte.
Dantzari buruzko 10 gida
2010/12/03
Kataluniako dantza profesionalen elkarteak dantzari buruzko 10 informazio gida prestatu ditu. Dantzaren alorrean lan egiteko aukerak, dantza lesioei inguruko argibideak, proiektu bat errealitate bihurtzeko jarraibideak edo aurrekontu bat egiteko irizpideak aztertzen dira besteak beste gida horietan.
Dantzazaleen eguna eta Fasioren mendea
2010/12/01
Datorren abenduaren 18an Dantzazaleen eguna ospatuko da Durangon, Plateruena Kafe Antzokian Aiko taldeak antolatuta. Bertan, "Fasioren Mendea" liburu-CD-DVDaren aurkezpena egingo da. Bonifazio Arandia Fasioren soinulariaren inguruko lan hau Durangoko azokan Hala Dzipo-ren stand edo txokoan salgai izango da.
Carnival King of Europe II proiektuaren aurkezpena
2010/11/25
Pasa den azaroaren 19an, Italian, San MIchele all'Adigen, Carnival King of Europe izeneko egitasmoaren bigarren ekinaldiaren aurkezpena egin da. Europako inauterien ikerketa zabal bat da, Europako diru-laguntzekin burutzen ari dena. San Michelen izan ziren nazioarteko hainbat ordezkari, besteak beste, Bilboko Euskal Museoko ordezkariak ere.
Soinua eszenan lantzeko ikastaroa Gipuzkoako Dantzagunean
2010/11/24
Hamalauzanko elkarteak eszena eremuan soinuaren erabilera nork bere gorputzetik abiatuta lantzeko ikastaroa antolatu du. Itziar Madariagak emango du ikastaroa datorren abenduaren 11an.
Maitasuna dantzan eta dantzan maitasuna
2010/11/23
Dantza taldeetan elkar ezagutu eta familia sortutakoak asko dira. Lizarrako Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak gai horren inguruan jardunaldiak antolatu ditu. Erakusketa, hitzaldiak eta mahai-inguruak izango dira.
Pasaiako 30. aurresku txapelketa jokatuko da larunbatean
2010/11/22
Datorren azaroaren 27an, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Pasaian "Euskadiko XXX. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa", Pasaiako Udala, Gipuzkoako EDBk eta Alkarkide elkarteak antolatuta.
Orain arteko erantzunak
Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/11/03
Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza
Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/10/11
Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.
Dantzan - Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan
2016/07/29
Eskerrik asko! Gehitu dugu.
Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan
2016/07/28
Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.
Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak
2016/04/20
Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]
Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak
2016/03/21
Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!
Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951
2016/02/23
Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]
Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/12
Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia
Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/11
Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.