Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Musika eta dantza uztartuta Korrontzi eta Oinkariren "Infernuko Hauspoan"

Dokumentuaren akzioak

Musika eta dantza uztartuta Korrontzi eta Oinkariren "Infernuko Hauspoan"

2010/12/03 12:57

EITBko Miramongo estudioetan, Gaztelugatxen eta Bilboko zenbait gune berezitan egin dituzte grabazioak, eta Korrontzi taldeko musikariekin batera Oinkariko kideen dantzak eta koreografiak ikusteko aukera eskaintzen du DVDak.

Abenduaren 8an, Durangoko Plateruenan, 18:30ean eskainiko dute Korrontzik eta Oinkarik "Infernuko Hauspoa" ikuskizuna. Oinkari dantza taldeko 30 dantzariek Edu Muruamendiarazek prestatutako koreografiak eskaintzen dituzte emanaldi honetan.