Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal dantzak eta ikerketa Jon Casamayor-en eskutik

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzak eta ikerketa Jon Casamayor-en eskutik

2010/12/10 09:10

Datorren urtarrilaren 12an abiatuko da tailerra eta asteazkenero arituko dira Kontainer aretoan bertan. Jon Casamayor aktorea eta dantzaria da, BAI antzerki eskolan prestatu zen, eta zinea, bideoa, antzerkia eta ahozko teknikan aritu da. 2009tik Olaeta Baletetan aritzen da, eta aurresku eta fandango alorrean txapelketa, ezkontza eta bestelako ekitaldietan aritzen da 2006. urtetik. 2007tik umeekin dantza irakasle aritzen da. 1998 eta 2010 bitartean Sestaoko Eusko Lorak dantza taldean aritu da, dantza garaikidea, dantza klasikoa, dantza modernoa eta jazz-a landu ditu, eta aktore lanetan aritu da zenbait laburmetrai eta antzerki lanetan.

Taller honetan erromerietan dantzatzen diren dantza ezagun eta arruntenak landuko dira, eta baita ez ohikoak diren beste batzuk, eta arreta berezia eskainiko zaie teknika eta dantza konplexuenei. Ikerketa ere landuko da urrats zehatzetatik abiatuta, ikuskizuna eta disziplina mota guztietan erabiltzeko aukera berriak sortzeko.

Euskal dantza eta ikerketa

  • Irakaslea: Jon Casamayor
  • Datak: Asteazkenero, 17:30 - 19:00 bitartean
  • Hasiera data: urtarrilak 12
  • Prezioa:  40 €/hilean
  • Plaza mugatuak


Iturria: Kontainer Aretoa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.