Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pasaiako 30. aurresku txapelketa jokatuko da larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Pasaiako 30. aurresku txapelketa jokatuko da larunbatean

2010/11/22 12:27

Pasai Donibaneko kiroldegian jokatuko da txapelketa, larunbat arratsaldean, eta aurreskulariek doinu zahar bat, axeri-dantza (abarketak), agurra, desafioa eta zortzikoa dantzatu behar dituzte. Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko du.

Aurten, 30. ekitaldia beteko du txapelketak, eta gainera bigarren txapelketako irabazlea, Xabier Mendizabal pasa den abuztuan hil berri dena gogoan izango dute Pasaian. Hori guztia oroituz, irabazle izandako guztiak gonbidatu ditu Alkarkidek elkarrekin agurra dantzatzera.

Txapelketakoa irabazleak "Tomas Murua" trofeoa jasoko du, eta horrez gain, 400 €, txapela, gerrikoa, eta Kutxa, EDB eta Pasaiako Udalaren trofeoak jasoko ditu.

Dantzatu beharreko dantzei buruz honako argibideak ematen ditu deialdiak:

Soinu zaharra: punta-motz

Dantzariek, hirunaka, dantzatuko dute EDBk prestatutako koreografia hau:

8-Sentziloak kortearekin

8-Zeharkakoak, Jirako zapateatuak eta kortea

4- Kabriolak eta kortea.

5- Kabriola, Aurreko Zorrotza, Atzeko Zorrotza, Zeharkako Zorrotza eta amaierako Artazia

Esku aldatzeko soinua (Alpargata).

Dantzariak banan-banan sokatik irtengo dira.

Kontrapasa (Agurra)

Dantzariak neskari dantzatuko dio. Doinu ezberdinak joko dira.

Aurkez aurke (Desafioa)

Bikoteak  parte-hartze ordenaren arabera zehaztuko dira.

Zortzikoa

Interpretazio librekoa izango da eta Zortziko baten egitura izan behar du: 6 konpas dantzatuak, azkeneko 2ak itxiera emateko utziz. Lehenengo eta azkeneko korteak libreak izango dira, baina erdikoak honako hiru moten artean aukeratu beharko dira: deia, kortea bueltarekin edota kortea buelta eta kabriolarekin. Doinuak 64 puntu izango ditu, 8 konpasez osatutako 8 zati.

Informazioa: Pasaiako Udala

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.