Orain arteko ekarpenak
Euskal dantzarako egokitutako dantza klasiko ikastaroa Igor Yebraren eskutik
2012/11/21
Euskal dantzara egokitutako dantza klasiko ikastaroa eskainiko du Igor Yebrak larunbat honetan Urnietako Saroben.
Aukeran dantza konpainiak antolatu duen ikastaroa ume eta gaztetxoekin arituko da Yebra goiz partean, eta euskal dantza tradizionaleko helduei begirako saioa eskainiko du arratsaldean.
Bukatu dira oilasko jokoak Amasan
2012/11/19
Villabonako Amasa auzoan, San Martin jaietan oilasko-biltzea, oilasko-jokoa eta soka-dantza egin izan dute luzaroan gazteek. Oilasko-jokoan animaliei tratu txarra ematen zitzaiela salatu zuen elkarte batek, eta ondorioz, aurten oilaskoen ordez arrautzak batu dituzte Amasako gazteek, eta ez da oilasko jokorik izan. Soka-dantza ez da falta izan ordea.
Eguren orkestra, erromeriaren arrastoan
2012/11/16
Bere doinuak dantzatzen dituzten dantzariekin batera zahartu dira Eguren orkestrako musikariak. Euskal Herria erromeriaz erromeria korritu zuten musikariak, jubilatuen dantzaldiak girotzen aurkitu dute azken gordelekua. 1963an Usartzako (Eibar) erromerian, hamazazpi soinu jotzaile elkartu zirela gogoratzen du Enrike Eguren-ek. Eta bakoitzaren inguruan dantzari korroa. Adibidez, Aiastiako (Elgoibar) erromerian mila lagun dantzan jartzera iristen ziren.
Company XIV, Barrokoko dantza gaurkotu eta erotikoa
2012/11/15
New York-en, Brooklyn-en sortutako dantza-antzerki konpainia da Company XIV. Austin McCormick-ek zuzentzen duen konpainiak zuzeneko emanaldiak eta bideo-bidezko dantzaldiak uztartzen ditu. Barrokoan inspiratutako lan garaikideak plazaratzen ditu.
Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik
2012/11/15
Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa abiatu zuen urrian. Bertan 5 eta 12 urte arteko ikasleei dantza tradizionaleko klaseak emateko behar diren tekniketan gaitu nahi dira monitoreak.
Gara 2012, Xut fanfarrearen diska berria
2012/11/13
Festa eta dantzarako fanfarre musika eginez arrakasta handia izan zuen Xut fanfarreak 70eko hamarkadaren azken urteetan eta 1980ekoaren aurrenetan. 1998an berriz itzuli zen bigarren diska batekin, eta 2012an hirugarren diska argitaratu du. Ohi bezala, dantza eta festarako doinuak ditu nagusi, fanfarrearen soinu bereizgarriarekin. Azaroaren 24an Durango izango da talde nafarra Gara 2012 diska berria aurkezten.
Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra
2012/11/07
80eko hamarkadan Espainiako Ballet Nazionaletik pasa zen dantzari dohaitsuna zela zioten. Ordizian dantzan hasi eta oso gazte antzoki handi eta konpainia arranditsuenetako izar distiratsu bihurtu zen. Karrera meteorikoa eta zaplasteko latza, dantzarako adin onenean Espainiako Ballet Nacionaletik kanporatu zuten eta urte gutxira droga gaindosiz hil zen. Hona hemen Jabier Aranburu dantzari ordiziarraren historia.
Nicolas Barneix, Santa Graziko 2011ko maskaradetako zamaltzaina hil da
2012/11/04
Auto istripu baten ondorioz hil da Nicolas Barneix santagrazitar gaztea. 25 urte zituen, eta 2011ko maskaradetan bere dantzari dohain bikainak erakutsi zituen zamaltzain papera betez. Ostiraletik larunbaterako gauean izandako auto istripuan galdu du bizia.
Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/02
Altzürüküko gazteek prestatu zituzten maskaradak 1968. urtean. Jean Dominique Lajoux zinemagile eta antropologo frantsesa Europako maskaraden inguruko ikerketa egiten ari zen garai horretan. Zuberoako maskaradak ikertzeko asmoz jo zuen bertara, eta Altzürüküko maskaradariek Pagolan eta Ligi-Atherein eskainitako emanaldiak grabatu zituen. Dokumental horixe dugu hemen ikusgai, 27 minutu orain 44 urteko maskaradetara bidaiatzeko.
DCode: dantza eta teknologia elkartu ditu Dantza Hirian jaialdiak
2012/10/30
Dantza Hirian jaialdiak, Dantzatzen Diren Hirien sarearen DCode ekimena bultzatu du 2012an. Hendaiako kaleetan ibilbide bat eginez, smartphoneekin QR kodeak irakurri eta ingurune horiekin lotutako dantza-bideoak ikusteko aukera ematen du. Eneko Balerdi, Eneko Alkaraz, Eneko Gil, Jon Maya eta Joxe Mari Peso dantzarien pieza bana ikus daiteke ekimen honetan.
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia
2019/01/17
Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek: "Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso [...]
Dantzan - Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua
2018/11/28
Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela [...]
Dantzan - Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean
2018/10/08
Pierre, Mikelek aipatzen duen artikulua honakoa da: https://dantzan.eus/albisteak/beasaindarrak-ziren-dantzariak
Dantzan - Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea
2018/07/10
Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.
Dantzan - Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan
2018/06/18
Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727
Dantzan - Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak
2018/04/18
Marcel Bedaxagarrek bideoari buruzko honako oharra bidali digu: "1982ko maskaraden bideoan (Urdiñarbetarrak Altzürükün) Gabota emaiten düen dantzariak Altzürükütarrak dütük (ahatzerik nüan hori eman züela). Urdiñarbeko [...]
Dantzan - Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan
2018/03/28
Zozketan bi pertsonek hartu dute parte eta guk bi Chromecast ditugunez eskura, biak zorteko! Zorionak Imanol eta Iker, Chromecast bana zuentzat. Hemendik aurrera dantzan.eus-eko bideoak [...]
Dantzan - Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962
2017/11/21
Jon Mayak idatzi digu dantzan ari denetako bat bere aitona Felipe Maya dela esanez.
Dantzan - Folklorea uda garaian
2017/11/02
Ondoko ekarpena egin du Pablo Izagirrek gaiari buruz facebook-en: "Erromeria” kontzeptuaren gaurkotze bat ere ari gara bizitzen, Plaza Dantzen fenomenoa izanik, eta baita Aiko-ren moduko [...]
Dantzan - Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak
2017/10/24
San Lorentzoko dantzariek gogorazi digute, sarrera honetako argazki bat euren buletineko lehenengo zenbakian argitaratu zutela, baita neskek lehengo aldiz dantzatu zutenekoa ere. Argazki horiei esker [...]