Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Blanca Li Bilboko Gau Zurian

Dokumentuaren akzioak

Blanca Li Bilboko Gau Zurian

2011/06/14 11:09
Blanca Li Bilboko Gau Zurian

Madril 2009 CC BY-NC-ND 2.0 - Slim Ficky - Flickr

Gau zuria antolatu du Bibao 700 Fundazioak heldu den ekainaren 18rako (larunbata) Bilboko txoko ezberdinetan. Jaialdia arratsaldeko 20:30etan hasi eta igandeko goizeko 2:00etan amaituko da, Guggenheim museoa, Deustoko unibertsitatea, Euskal museoa... bezalako toki esanguratsuetan.

Iragarritako ekitaldien artean, nabarmendu, Blanca Li koreografo ezagunak gidatuta Dantzatu nirekin ekimena izango dela Guggenheim museoan 21:30etan hasita. Hiritarrak dantzari gisa arituko dira musikal erraldoi honetan Blanca Li irakaslearen gidaritzapean. Lik, publiko artean laguntzen arituko diren hainbat dantzarik eta pantaila erraldoiez lagunduta osatuko du bere saioa.

Ondoko bideoan, Madrilgo 2009 urteko Gau Zurian Dantzatu nirekin ekimenean hartutako irudiak dituzue ikusgai:

 


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.