Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Hamasei talde Durangaldeko 39. ezpata-dantzari eguna

2011/07/06

Aurten ere, Durangaldeko 39. ezpata-dantzari eguna antolatu du larunbat honetarako Gerediaga Elkarteak. Asteburuan, hortaz, eskualdeko herri ezberdinetako dantzari taldeak dantzari-dantza eta erregelak dantzatzen ikusteko aukera izango da. Izurtza, Mañaria, Matiena, Abadiño, Garai, Iurreta, Berriz eta Durangoko hamasei dantzari talde dira Garaira bertaratuko direnak.

Gehiago irakurri

San Ferminetan dantzak Lesaka eta Iruñean

2011/07/06

San Joan, San Pedro, Santa Isabel.. eta orain, San Fermin. Lesaka eta Iruñeko jai nagusiak hasi berri dira eta festa giroak Nafarroako hiriburua hartuko du 8 egun luzetan zehar. Egun guzti horietarako egitarau zabala antolatu dute, eta tartean, nola ez, dantzarako aukera ere bada.

Gehiago irakurri

Insomnio, Igor Calongeren lan berriena

2011/07/05

Uztailaren 9an aurkeztuko du Igor Calonge dantzari eta koreografo gipuzkoarrak bere lan berriena: Insomnio. Azken hilabeteetan Dantzagunean sortu duen lan hori Donostiako Gasteszenan estrainatuko da egun horretan 19:00etan hasita.

Gehiago irakurri

Erromatar dantzak Herri Musikaren 10. jardunaldietan

2011/07/04

Datorren uztailaren 15 eta 16an ospatuko dira Herri Musika Txokoak, Oiasso Erromatar museoak eta Herri Musika Zaleak kultur elkarteak antolatutako 10. Herri Musikaren jardunaldiak. Egun horietan, Ludi Scaenici erromatar musika eta dantza taldea ikusteko aukera izango da elkarte horiei esker.

Gehiago irakurri

Jauzien eta dantza lotuen ikastaroak Errenterian

2011/07/01

Kukai Dantza Konpainiak Ereintza Dantza Taldearekin elkarlanean, bi ikastaro antolatu ditu uztailerako Errenterian. Jauzien inguruko Jose Cazaubon-ekin eta dantza lotuen inguruko Patxi Labordarekin.

Gehiago irakurri 2

Dantzagune webgunea martxan jarri du EDBk

2011/06/29

Euskal Dantzarien Biltzarrak webgune berria sareratu du, Dantzagune izenekoa. Elkarteak burutzen dituen ekintzak eta euskal dantzaren alorreko edukiak sareratzen hasi da webgune berriaren bidez.

Gehiago irakurri

Dantzaz konpainiaren Sarritsasoa Lekeition

2011/06/28

Lekeitioko Nazioarteko Kale-Antzerki jaialdiak ekoiztuta eta Dantzaz Konpainiarekin elkarlanean Sarritsasoa lana estreinatuko da datozen uztailaren 8 eta 9an Isuntzako hondartzan. Joseba Sarrionandiaren lanetan inspiratutako lana da eta Josu Mujikak prestatu du koreografia.

Gehiago irakurri

San Pedroetatik Santa Isabeletara dantzan

2011/06/28

Bihar, ekainaren 29an, ospatzen da San Pedro eta uztailaren 2an, aldiz, Santa Isabel. San Juanekin eztanda egin du dantza-egutegiak eta datozen egunotan ere hainbat dantza ekitaldi izango dira han eta hemen:

Gehiago irakurri

Boiseko Oinkaritarrak Euskal Herrian

2011/06/27

Boiseko Oinkari Basque Dancers taldea asteburu honetan helduko da gurera Amuma Says No musika taldearekin batera. Bi taldeek agenda betea izango dute uztailaren 2a eta 11 bitarte luzatuko den egonaldian. Egun horietan zehar bisitatuko dituzte Oinkaritarrek Mungia, Gernika, Iruña, Gasteiz, Añorga, Hendaia eta Galdakao, eta guk, euren dantza eta musika saioekin gozatzeko parada izango dugu.

Gehiago irakurri

Donostiako alkate berria eta zinegotziak gizon-dantzan

2011/06/24

San Joan bezperako soka-dantzan parte hartu du Donostiako Udal batzak. Herri askotan parte hartzen dute udal-agintariek aurresku eta soka-dantzetan, baita hiri-buruetan ere: Iñaki Azkuna Bilboko alkateak Begoñan eta Xabier Agirre Arabako Ahaldun Nagusiak Armentian, baina Donostian Alkainen ondotik 30 urte pasa dira eta oihartzun mediatikoa izan du Juan Karlos Izagirrek dantzara itzultzeko asmoak. Horra Kaitxok sarean aurkitu dituen bideo pare bat.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com