Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Portugaleteko Elai Alai: 50 urteko amets bat

Dokumentuaren akzioak

Portugaleteko Elai Alai: 50 urteko amets bat

2012/12/19 10:20

Ikuskizun honetan Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak bere 50 urteko ibilbidearen laburpen bat egingo du. Euskal dantzak mende erdi honetan egindako bidea ikusi ahal izango da eszenatokian. 60ko hamarkadan Portugaleten Elai Alai abiatu zenean Segundo Olaetak sortu zuen taldean izan zuen gogoan, eta izena hortik jasotzeaz gain, Olaeta familiak sortutako koreografiak baliatu zituen bere hasierako errepertorioan. Horietatik hasita, gaur egun arte Elai Alaik landu dituen dantza eredu desberdinak azalduko dira eszenatokian. Koldo Amestoy kontalariak gidatuko du ikuskizunaren haria, ametsak, ikusentzunezkoak eta dantzak hitzarekin uztartuz.

Portugaleteko Elai Alai: 50 urteko amets bat

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.