Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ainarak ikuskizunaren estreinaldirako sarrerak agortu dira

Dokumentuaren akzioak

Ainarak ikuskizunaren estreinaldirako sarrerak agortu dira

2012/12/12 11:25

XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran Maulen espartinen fabrikazioak bizi izan zuen loraldiaren testuinguruan kokatzen da Ainarak ikuskizuna. Nafarroa eta Aragoiko biztanleek Maulera jotzen zuten lanera, eta hor sortutako harremanek harilkatzen dute dantza ikuskizuna.

Paskale Laskanoren koreografia; Catherine Kraushaar eta Claude Iruretagoienaren jantziak eta Benoit Lamerain-en musika ditu Ainarak ikuskizunak.

Abenduaren 15ean eta 16an, Luhusuko Harri Xuri gelan estreinatuko da Ainarak, eta dagoeneko sarrera guztiak salduta daude.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.