Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bigarren saria eskuratu du dantzan.com-ek sei@2012 sariketan

Dokumentuaren akzioak

Bigarren saria eskuratu du dantzan.com-ek sei@2012 sariketan

2012/12/10 11:15

Teknopataren txokoak antolatu du sei@2012 sariketa, eta bertan sarean 2012an euskaraz egin diren ekarpen onenak hautatu dituzte. Dantzan.com bigarren tokian nabarmendu da, twitter euskaraz jartzeko bultzatu den ekimenaren ondoren. Beste sarituak TELPtailerrak.com hirugarren tokian, Apalabrados euskaratzea laugarrenean, Android Euskaraz / Euskal Kanpainak bosgarrenean eta Alter eta Ego bloga eta Sustaturen pilotu automatikoa ex aequo seigarrenean izan dira. Durangoko azokan eman ziren ezagutzera sarituak eta dantzan.com-en bigarren sariaren diploma Leire Narbaiza @txargain -ek jaso zuen.

Dokumentuaren akzioak

2012/12/10 12:00
Zorionak! Merezitako saria (lehenengoa ere merezitakoa izanen litzateke, baina!)

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.