Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Errenteriako jantziaren museoa airean

Dokumentuaren akzioak

Errenteriako jantziaren museoa airean

2012/12/11 12:16

Torrekua jantziaren museo bihurtzeko egitasmoa 1996. urtetik dator, Udalak helburu horrekin eraikinaren proiektua eta berritze lanak abiatu baitzituen. Ordutik Ramon Gartzia eta Iraultza dantza taldeko lantaldeak jantziaren museoa osatzeko lanekin jarraitu dute, eta ia dena prest zeukaten, baina museoan lan egiteko pertsonala kontratatzeko dirurik ez zegoela eta beti atzeratzen zen inaugurazioa. Jantziaren museoa 2012an zabaltzeko asmoa zegoen, baina orain urtebete jakinarazi zen krisiaren ondorioz ezinezkoa izango zela 2012an martxan jartzea.

Egunotan harridura eta kezka nagusitu da Iraultza dantza taldean, jakin dutenean Errenteriako Udalak beste asmo batzuk darabiltzala Torrekuarako, ostatu bat martxan jartzen hain zuzen ere. Udaletik jakinarazi dutenez ez dago ezer erabakita, aukera desberdinak aztertzen ari dira, eta jantzien museorako beste bi kokapen proposatu ditu, San Marko gotorlekua eta Kapitan-Enea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.