Orain arteko ekarpenak
Joseba Altube da Euskal Dantzarien Biltzarraren lehendakari berria
2013/05/06
Pasa den maiatzaren 4an, Euskal Dantzarien Biltzarrak lehendakari berria hautatu du. Joseba Altube barakaldotarrak hartu du Xabier Mendizabal donostiarraren lekukoa. Araba, Gipuzkoa, Iparralde, Bizkaia eta Nafarroako dantzarien biltzarreko ordezkaritzak bilduta egin da EDBren presidente berria hautatzeko batzarra eta Joseba Altuberen hautagaitzak aldeko lau bozka eta abstentzio bat jaso ditu.
Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako dantzak Galdakaon Udaberriko jaialdian
2013/05/02
Udaberriko jaialdia antolatu du Galdakaon Andra Mari dantza taldeak. Euskal Herriko dantza talde desberdinek parte hartuko dute zenbait asteburutan emanaldiak eskainiz. Fustiñanako Barde Ribera dantza taldea, Gasteizko Indarra Euskal Kultur Elkartea, eta Elgoibarko Haritz dantzari taldeak izango dira maiatza eta ekaina bitartean Galdakaon dantza emanaldiak eskaintzen.
Ezpata-dantzan "Gora ta gora Euzkadi" abestearren kuartelera
2013/04/29
Felipe Martitegi Iturrioz (Muxika, 1919). Bilbon zegoela, karneta bertan utzita, domeka batean Zugastietako erromeriara joan zen. "Txikito" aritzen zen ezpata-dantza erakusten jendearekin "Gora ta gora Euzkadi" abesten. Baina, egun hartan, "Txikito" uhaleria (korreaje) bikoitzarekin eta bi pistolarekin ikusi zuen. Hurrengo egunean, Gernikako Guardia Zibilen kuartelera joateko agindu zion "Gora ta gora Euzkadi" abestearren, berak irakatsia izan arren.
Dantza Sariak jaso dituzte Ion Agirretxek eta Elvira Ubiernak
2013/04/29
Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkarteak errebelazioa saria eman dio Ion Agirretxeri eta dedikazio saria Elvira Ubiernari. Euskadi Irratian, Amaurana irratsaioan elkarrizketatu dute Agirretxe eta ETBn ere erreportajea egin dute saria dela eta.
Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/26
Argazki zaharrei begira ibiltzeko gonbidapena da honako atal berri hau. Dantza argazki zaharrak hartu, eta haietan aurkitzen ditugun kontu bitxi, harrigarri eta sorpresak denon artean komentatzea. Hasteko, Zuberoako maskaradetako argazki batekin hasiko gara. Sohütan egindako argazkia da, 1934an, eta badauzka hainbat kontu bitxi, bai horixe!
Bizkaiko Dantzari Egunak bigarren ahalegina egingo du Ugaon
2013/04/26
Iaz, eguraldi txarraren ondorioz, ezin izan zen aurreikusitako moduan ospatu Bizkaiko Dantzari Eguna Ugaon, eta aurten berriz bertan egingo dute Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko taldeen festa. Maiatzaren 19an izango da Bizkaiko Dantzari Eguna, eta 100 talde inguru bildu ohi dira ekitaldi honetan.
Ikusten zaitut, Transilvania eta Euskal Herria lotzen dituen dantza ikuskizuna
2013/04/26
Hungariar eta euskal dantzen topaketa koloretsua egingo da datorren maiatzaren 8an Luhuson. Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak koordinatuta, Lapurdiko Getaria dantza taldea, eta Transilvaniako Pipacsok dantza taldeak elkarrekin eskainiko dute dantza ikusgarria.
Abarketak urratuta zapatarik ez...
2013/04/19
Espartinak, apretak, alpargatak, abarketak... Euskal dantzari gehienen oinarrizko oinetakoak dira. Garai batean oinetako zabalduena izan zen, eta abarketagileen tailerrak Euskal Herri osoan zabalduta zeuden. Famatuak ziren Maulekoak, eta gaur egun ere Zuberoatik mundu osora saltzen dituzte diseinu bereziko espartinak. Gipuzkoan, abarketagile bakarra geratu da aspaldiko urteetan. Azkoitian dago, Juin du izena, eta Iruretagoiena familiak eusten dio lanbide zaharrari.
Jaime Castillo: Ingrid Bergmani jota dantzatzen erakutsi zion dantzaria
2013/04/18
Gernikako Elai Alai taldeko ume dantzarietako bat izan zen Jaime Castillo gernikarra. Hamaika urte zituen gerratik ihesi Segundo Olaetak zuzentzen zuen taldearekin munduan bidaiatzen hasi zela. Musika eta dantza mundura bideratutako bizitza artistiko baten hasiera izan zen. Halako batean, ezustean, Ingrid Bergmani jota dantzatzen irakasten aurkitu zuen bere burua. 1960 urtean zen. Montecarlon, "24 ordu emakume baten bizitzan" filmea grabatzen ari ziren, eta euskal ezkontza bat agertzen zen filmean, eta bertan dantzatzeko ikasi behar izan zuen dantza Ingrid Bergman-ek.
Seccion Femenina, jantzi eta dantza sorkuntza ideologiaren zerbitzura
2013/04/17
Seccion Femeninako jantzien erabilera politikoa aztertu du Carmen Ortiz ikertzaileak eta diktadurak folkloreaz egin zuen erabileran, errejioetako jantziek lehen mailako funtzioa jokatu zutela ondorioztatu du. Frankismoan, dantza ikuskizunak helburu ideologikoekin eta propaganda politikorako nola erabili zituen azaltzen du.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/30
Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, [...]
Dantzan.com - Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/25
Jon Iruretagoienak argitu digunez: "Ezker aldean zamaltzainaren azpian haurrak ikusten dira txuriz beztituak. horiek ere J-M Guilcher ek aipatzen ditu. Arkumeak dira eta erdiko Gizona, [...]
Dantzan.com - British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta
2013/02/21
Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo [...]
Dantzan.com - Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".
Dantzan.com - Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/14
Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz: "En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido [...]
Dantzan.com - Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Aitor Gorostizak posta zerrendan esandakoa: Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan: [...]
Dantzan.com - Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/08
Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun. Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane [...]
Dantzan.com - Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan
2013/02/04
Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...
Dantzan.com - Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!
2013/01/29
Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria [...]