Dokumentuaren akzioak
Joseba Altube da Euskal Dantzarien Biltzarraren lehendakari berria
Joseba Altube Basterretxea barakaldoarra da, 50 urte ditu eta Laguntasuna elkartearen presidentea da azken 20 urteotan. Euskal Dantzarien Biltzarrean Ezkerraldea-Meatzaldeko Taldeen ordezkari gisa aritu izan da hainbat urtez. 1977. urtean hasi zen dantzan Barakaldoko Laguntasuna elkartean eta aurreskulari aritu zen 80 hamarkadan.
Dantzari eta dantza irakasle luzez jardun du, eta azken urteotan dantza jardueren antolatzaile dihardu buru-belarri. Barakaldoko Folklore Jardunaldiak antolatzen jardun zuen 1984 eta 2004 bitartean, Folklore eta Dantza Tradizionaleko begiraleen Dantzazale formazio ikastaroak antolatu ditu 2010 eta 2011an, eta 2011an Begiraleen Hizkuntz Prestakuntza mintegia antolatu du. Barakaldo 1900 eta 1950 bitartean kultura tradizionalen adierezpenen inguruko azterketa etnografikoa egin du.
Dokumentuaren akzioak