Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Itxartu dantza taldea Argentinako Euskal Astean dago egunotan

2012/10/26

Gaurtik igandera ospatzen da Argentinako Rosario hirian "Semana Nacional Vasca" izeneko euskal festa handia. Argentinako hainbat herrietako dantza taldeen ondoan, Euskal Herritik Algortako Itxartu dantza taldea arituko da dantzan, gaurtik igandera bitartean.

Gehiago irakurri

Beasaingo neskatxen esku-dantza Dantzagunearen sortutakoak tradizionala deialdian

2012/10/24

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantzaguneak dantza-sorkuntza bultzatzeko programan "Sortutakoak tradizionala" deialdia egin du 2012an lehen aldiz, eta Mikel Sarriegik Aurtzaka taldearekin egindako Neskatxen esku-dantza izan da hautatutako proiektua.

Gehiago irakurri

Hiru euskal dantzari munduko 100 onenen artean kokatu ditu Dance Europe aldizkariak

2012/10/24

2011/12 denboraldiko munduko dantzarien Top 100 zerrenda egin du Dance Europe aldizkari ingelesak, eta bertan, hiru euskal dantzari ageri dira: Lucia Lakarra, Alicia Amatrian eta Asier Uriagereka. Horietako bi, Bilbon ikusi ahal izango dira dantzan asteburu honetan, Euskaldunak eta Dantza 8. Jaialdian.

Gehiago irakurri

Ingurutxo bat Queen-en bideoklip batean

2012/10/23

Batzuetan ezusteko loturak gertatzen dira rock eta folk dimentsioen artean. Queen talde mitikoak espainiar musika baliatu zuen Innuendo kantan. Bideoklipa egiterakoan tarte batean dantza irudi batzuk agertzen dira. Ingurutxo bat dantzatzen ageri da herritar multzo bat. Menendez Pidalek 1920-30 inguruan egindako grabazioetako irudiak dira. Tietar bailaran, Avila aldeko herri batean grabatutako ingurutxo baten irudiak izan daitezkeela uste da. Baile del rondon deitzen diote ingurutxoari Gaztelako eskualde horretan.

Gehiago irakurri

Zarauzko Mollarri eta Iratzarri dantza taldeek bat egin dute

2012/10/22

Zarautzen, beste herri askotan bezala, antzeko lana egiten zuten bi dantza talde izan dira luzaroan. Orain bi taldeak elkartu eta bakarra osatuko dute. Horixe jakinarazi dute agerraldi publiko batean.

Gehiago irakurri 4

Dantza alderdi politikoen hauteskunde programetan

2012/10/19

Hauteskundeak daude igandean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritzan gobernua osatzeko alderdi politikoek aurkeztu dituzten gobernu programetan dantzaren alorrean agindu dituztenak bildu ditugu. Hona zer espero daitekeen dantza aldetik datorren legealdian.

Gehiago irakurri 4

Sortutakoak 3 deialdia zabaldu du Gipuzkoako Dantzaguneak

2012/10/15

Sortutakoak 3 programaren oinarriak argitaratu ditu Gipuzkoako Dantzaguneak. Deialdia mugimendu-arteen eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuei zuzenduta dago eta oraingo honetan haurrei zuzendutako proiektuak bultzatzeko deialdi berezia izango da.

Gehiago irakurri

Dantza modernoa eta garaikidea hitzaldi dantzatu batean

2012/10/12

Toni Jodar dantzari eta koreografo katalana Leioan izango da urriaren 18an, performance berezi batekin. Hitzaldi dantzatu baten bidez dantza klasikotik abiatu, eta dantza moderno eta garaikidearen bilakaera azaldu eta dantzatzen ditu.

Gehiago irakurri

Dantzarien bidea, Zaldibiatik Iruñera oinez, egingo dute berriz Kemen-ekoek

2012/10/11

XIX. mendean, Zaldibiako dantzariek San Ferminetan dantza egiteko, Iruñerako bidea oinez, mendiz, egin izan zutela gogoratuz, Irungo Kemen dantza taldeko kideek ibilbide bera egin zuten orain bost urte. Orain, taldearen 40. urteurreneko ospakizunekin hasteko gauza bera egingo dute. Bihar, urriak 12, abiatuko dira Zaldibiatik oinez, igandean Iruñera iristeko asmoz.

Gehiago irakurri 2

Haur folklorea liburu-DVDa, argitaratu da azkenean

2012/10/10

Aspaldi egindako lan interesgarria da hau, hainbat arazoren ondorioz, luzaroan kaxoian izan dena argia ikusi gabe. Baina orain bai, Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sailaren Jentilbaratz aldizkariaren 13. zenbakiarekin argitaratu da "Haur folklorea Euskal Herrian. Irakaskuntzako materialak", Emilio Xabier Dueñas eta Josu Larrinagaren eskutik.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Barry Lyndon (1975): Goizeko ihintza dantzan

2019/04/24

Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.

Dantzan on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/01/22

Eskerrik asko ekarpenagatik!

Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.

Dantzan on Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia

2019/01/17

Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek:

"Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso gureak ikusten ditut. Bestalde Garaiko taldearen inguruan banderaren antzekotasuna (https://pbs.twimg.com/media/DjBgm-nXsAA0Rjo.jpg) eta 'eskas'etan hartzen duten kokapenak (https://www.youtube.com/watch?v=WCzNVC7mi78) kontuan hartuta kointzidentzia gehiegi iruditzen zait Garaikoak ez izatea.

Berriztarrekin, aldiz, zalantza asko ditut zeren haien bandera, antza gerra garaian desagertu zen, gainera 'Durangerriko banderak' liburuan aurkitu dudan argazkian beste kolore bat ikusten diot. Agian Izurtzako bandera izan daiteke? Izurtzakoena ere antza gerra garai inguruan desagertu zen. Honetan denean hobeto dakiena Jon Irazabal Agirre liburuaren autorea da egia esateko.

Pausoen xehetasunen inguruan lehenik, lehenago erakutsi zenuten bideo honekin konparatuz: https://dantzan.eus/[…]/berriz-dantzari-dantza-1923-1928. Alde ugari ikusten dizkiot. Hasteko Biarritzekoan askoz leku txikiagoan ikusten ditut (gaur egun egiten den bezala) eta bideo zaharragoan, bai eta hainbat argazki zaharretan askoz ere espazio zabalagoan daude kokaturik.

Hastean ezpatekin agurtzean Biarritzekoan bata bestea zapalduz dabiltzala esan daiteke. Orokorrean koordinazio gutxiagorekin edo egiten dute dantzan. Bandera eragitearena, aldiz, gaur egun guk jaso dugun bezala egiten dute: 3 buelta ezkerrera, 3 eskumara eta 3 ezkerrera musika doinua jarraituz. Aldiz, bandera eragitean ezpata bandereroaren makila dagoen lekuan uzten dute. Bestetik puntapioa jasotzean batzuetan ez dute guztiz jasotzen, Berrizko bideo zaharragoan aldiz bai. Eta 'buelta' ere batzuek gaur egundaino heldu zaigun 3 pausuetan egiten dute (berrizko bideo zaharragoan bezala) eta beste batzuek aldiz edonola.

Puntapio eta grabiletetan barietatea ikusten bada ere, nik dantza hauek errekuperatzen ibili zirenei beti entzun izan diet jende zaharrak beti puntapioa denbora bitan (lehenengo belauna altxatuta) eta grabiletea aurretik egiten zela ziotela.

Bestalde, 5:05 ean eta 5:41 eta 5:44 etan behean golpea jotzean saltorik ez egitea ere bitxia iruditu zait. Berrizkoek (https://www.youtube.com/watch?v=eSYw1--zlwM) ( 2:19 segundoan) antza bai egiten dutela horrela.

Azkenik, janzkera garai horretako argazkietan ageri dena da. Txalekoa, 'siemprebibie'... galduak. Ezpaten eta makilen luzera Durangaldean ohikoena izan den bezala ikusten ditut."

Dantzan on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/28

Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela normalki, ez zen ezer berezirik egin agintariei begira. Kasualitatea izan zen agintariak parean egotea, ze teorian, hor ez, baizik eta sokan izan behar ziren.

Dantzan on Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea

2018/07/10

Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.

Dantzan on Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan

2018/06/18

Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727

Dantzan on Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak

2018/04/18

Marcel Bedaxagarrek bideoari buruzko honako oharra bidali digu: "1982ko maskaraden bideoan (Urdiñarbetarrak Altzürükün) Gabota emaiten düen dantzariak Altzürükütarrak dütük (ahatzerik nüan hori eman züela). Urdiñarbeko gatüzainak ez dik seküla bunet gorririk üken! interresgarriena dük zibilez ari den dantzaria Jakes Abehera (Jaragoyhen) dela, Xiberoko dantzari ejerrenetarik eta hoberenetarik izan dena!"

Dantzan on Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan

2018/03/28

Zozketan bi pertsonek hartu dute parte eta guk bi Chromecast ditugunez eskura, biak zorteko! Zorionak Imanol eta Iker, Chromecast bana zuentzat. Hemendik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistaz ikusteko aukera ere izango duzue. Zuzenean jarriko gara harremanetan zuekin.

Dantzan on Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962

2017/11/21

Jon Mayak idatzi digu dantzan ari denetako bat bere aitona Felipe Maya dela esanez.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com