Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Walkirien garrasia bezain sutsua zen

Dokumentuaren akzioak

Walkirien garrasia bezain sutsua zen

2013/09/11 11:59

Hirugarren belarria Audiolab elkarteak antolatutako eta Oier Etxeberriak eta Xabier Erkiziak zuzendutako ikerketa egitasmoa da. Irailaren 10a eta 12a bitartean jardunaldia burutzen ari dira Donostian, eta horien artean, bihar, osteguna, irailak 12, Karlos Sanchez Ekizak "Walkirien garrasia bezain sutsua zen: Amaya operako ezpata-dantza." izenburuko hitzaldia eskainiko du.

Hitzaldiari buruz honako argibideak eman ditu Sanchez  Ekizak: "Hamar urteko lanaren ondoren, Guridi maisuak 1920ko maiatzaren 22an estreinatu zuen Bilboko Coliseo Albian Amaya opera. Estetika wagneriarrean oinarritutako lan honek Erdi Aroan girotutako epopeia bat kontatzen du, Euskal Herrian Kristatutasunaren eta Paganotasunaren arteko lehia irudikatuz. Zalantzarik gabe, operako unerik garrantzitsuenetako bat Ezpata-dantza du: maisuaren orkestrazio zoragarriaren laguntzaz, dantza tradizional honen gainean eraikitako koreografia. Idazle erromantikoek mundu klasikotik berpiztuarazitako antzinako euskaldunei buruzko mitoak hain modu bizi eta aproposean irudikatzen dituen koreografia ezagun hau sarri antzesten da gaur egun ere. Hitzaldi honetan, euskal ezpata-dantzaren mito zaharrak eta hauen transmisio erromantikoa, dantza honek euskal abertzaletasunaren lehen urratsetan izandako garrantzia eta garai hartako musikaren beste hainbat bitxikeria aztertuko ditugu, musikak eta dantzak, eskenatokiaren gainean bada ere, ametsak zehazteko eta gauzatzeko tresna ezinhobeak direla ulertzeko helburuz."

Hauxe da gaur eta biharko aurreikusita dagoen egitaraua Hirugarren Belarria ekimen honetan:

Irailak 11 asteartezkena / ARTELEKU
18:00 Hitzaldia / Alku: Less Lethal 2. saila
19:00 Hitzaldia / Eduardo Gil Bera: Gerraren jainkosa greziar epikan

Irailak 12 osteguna / Santa Teresa Komentua
18:00 Kontzertua / Khantoria: Bereterretcheren oinatzak

Irailak 12 osteguna / Udal Liburutegi Zaharreko sotoa
19:00 Solasaldia / Ander Berrojalbiz: Artea, artifizioa ezkutatzean datza
20:00 Hitzaldia / Karlos Sanchez Ekiza: "Walkirien garrasiak bezain sutsua zen": Ezpata-dantza Amaya operan

Erlazionatutako elementuak
Ezpata-dantza "Amaya" filmean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.