Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal komunitatea, jaialdiak eta dantzari esker euskalduna nahiago frantsesa baino

Dokumentuaren akzioak

Euskal komunitatea, jaialdiak eta dantzari esker euskalduna nahiago frantsesa baino

2013/08/14 12:50
Euskal komunitatea, jaialdiak eta dantzari esker euskalduna nahiago frantsesa baino

Anne Marie Chiramberro. Argazkia: Amaya Oxarango-Ingram

"Nire gaztaroaren zati handi bat asteburuoro euskal dantzako entseguetara joatea zenbat gorrotu nuen kexaka pasa nuen arren, benetan maite dut. Dantza tradizionala jarduera ezohikoa da, hazten ari den Ameriketako gazte batentzat jarduera interesgarria." Horrela azaltzen du Anne Marie Chiramberrok frantsesa baino euskalduna izatea zergatik nahiago duen.

Euskal-amerikar gazte baten begirada interesgarria eskaintzen du Anne Mariek maiz eguneratzen duen Hella Basque blogean. Amerikar gazte batentzat euskal komunitateko kide izateak eskaintzen dituen onurak eta pozak azaldu ditu bere azken sarreran. San Franciscoko Euskal Etxearen bidez lagun komunitatea berehala osatzeko aukera duela azaltzen du, eta euskal festen bidez lagun sare zabal eta trinkoa ehuten dela. Festarik festa ongi pasatu eta lagunak egin eta sendotzeko aukera bikaina dela euskal komunitatean Estatu Batuetan.

Euskal etxeak, festak, udalekuak eta euskal dantza, lau puntu horiekin askoz erakargarriago zaio Anne Marieri euskal-amerikarra izatea frantses-amerikarra izatea baino. Dantzak eskaintzen dion plazera azpimarratzen du: "Euskal jaialdian aroa iristen zenean, gogoko dantzak nituen, urrats guztiek nekizkien, eta izugarri ondo pasatzen nuen. Ezinezkoa da euskal jaialdi batean aspertzea dantzan badakizu!"

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.