Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maskaraden eta buhameen inguruko webgunea prestatu du Nicole Lougarot-ek

Dokumentuaren akzioak

Maskaraden eta buhameen inguruko webgunea prestatu du Nicole Lougarot-ek

2013/09/05 09:54

Zuberoako maskaradetako zenbait  pertsonaia (buhameak, kauterak) ijito rolak diren moduan, Europako beste hainbat maskaradetan gauza bera aurkitu du Nicole Lougarotek. Bere esanetan, "Maskaradak antolatzen diren lurralde horiek oro tzigano populuak traukatu ditu eta zonbaitek, edo beren ondokoek, hautatu dute hor gelditzea".

Webgune honen bidez Zuberoako maskaradak beste herrialde batzuetako maskaradekin konparatzeko aukera eskaini nahi du, eta ijitoen historia, bereziki Euskal Herrian bizi izan direnena, ezagutzera eman nahi du. Azken batean honako galderari erantzun nahi dio Lugarotek: "Zergatik maskaradetan agertzen dira ijitoz mozorrotutako jokalariak?".

2009an argitaratu zuen "Bohémians" liburuari segida eman dio Nicole Lougarot-ek honako webgunearekin. Bestalde, buhameen historia ardatz hartuta prestatu dute Nicole Lougarot berak eta Mixel Etxekoparrek "Ederlezi" pastorala.