Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko Dantza Agerketa ospatuko da asteburuan Basaurin
Euskal Herriko Dantza Agerketa
Basauri, 2013ko irailak 21, larunbata
18:00 Taldeen kalejira Sozial Antzokitik abiatu eta Bizkotxalde parkeraino, Basauriko kaleetan emanaldi laburrak eginez.
19:00 Tokian tokiko dantzen ikuskizuna Bizkotxalde parkean honako taldeen parte-hartzearekin:
- Urdaibai (Forua, Bizkaia). Elizaldeko aurreskua egingo dute, 80ko hamarkadan berreskuratu zen soka-dantza eta urtero uztailaren 31an dantzatzen dutena Foruan.
- Danzantes de los Santos Patronos (Oion, Araba). Herriko gazteek urtarrilean egin ohi dute dantza Oion-en. Udal-batzak lagunduko ditu eta Cachiren zilipurdika, eta bandera-dantza ere egingo dituzte.
- Sustraiak (Legazpi, Gipuzkoa). Herriko ezpata-dantza egingo dute, eta horrez gain Guda-dantza eta Agurra. Neskek zenbait soinu zahar dantzatuko dituzte.
- Burgaintzi (Arboti, Nafarroa Beherea). Kabalkadako zenbait dantza egingo dituzte, makil txiki, gabota, makilari-dantza eta zenbait muxiko. Baita zenbait bikote dantza ere, mazurka eta kadrillak tarteko.
- Rocamador (Zangotza, Nafarroa). Herriko jaietan egiten dituzten zenbait bikote dantza eskainiko dituzte: cantarico, polka eta jota zaharra, ingurutxoarekin batera.
- Ondalan (Deustu). Erraldoien zenbait dantza eskainiko ditu Deustuko erraldoi konpartsa honek.
Ekitaldiak gaur, irailaren 20an, ostiral arratsaldean, 19:30ean hasiko dira, Solobarria plazan egingo den erromeriarekin. Birziklatutako materialekin tresnak sortzeko tallerra izango da, eta txorizo eta sagardoa dastatzeko aukera. Igandean, irailaren 22an, herriko taldeek eskainiko dute bere emanaldia. Agintzari, Basauritar eta Edurrek arratsaldeko 19:00etan Bizkotxalde parkean dantzatuko dute.
Informazioa: XLI. Euskal Herriko Dantza Agerketa (Dantzanet)
Dokumentuaren akzioak