Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Balingeneko folklore taldea Euskal Herrian

Dokumentuaren akzioak

Balingeneko folklore taldea Euskal Herrian

2013/09/03 11:20
Balingeneko folklore taldea Euskal Herrian

Balingen, 2011ko maiatza. Argazkia: Jeremy Carter-Gordon.

Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatzen du Frommern Schwäbischer Albverein taldeak Balingen-en eta bertan izan zen iaz Galdakaoko Andra Mari dantzari taldea. Hain zuzen ere ezpata-dantzen inguruko jaialdi berezia izan zen iazkoa, bertan izan zen Jeremy Carter-Gordon ezpata-dantza ikertzailea eta kronika ederra idatzi zuen bere blogean. Orain, bisita itzuli dio Baligeneko taldeak Galdakaokoari, eta Euskal Herrian dira egunotan alemanak beraien dantzak ezagutzera ematen. Hona hemen non eta noiz ikusteko aukera izango den:

 

  • Irailak 4, asteazkena, 20:00etan: Iurreta, Aita San Migel plaza.
  • Irailak 5, osteguna, 20:00etan: Galdakao, Torrezabal kultur etxea.
  • Irailak 5, osteguna, 12:00etan: Bilbo, Guggenheim museoa (20 minutuko saioa).
  • Irailak 6, ostirala, 19:30etan: Lezama.

Informazioa: Balingeneko taldea jatorku Euskal Herrira (Andra Mari dantzari taldea)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.