Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantza Olatu Talkan

2013/05/23

Olatu Talka jaialdia ospatuko da asteburuan Donostian eta inguruko hainbat herritan, eta egitarau zabalean dantzarekin lotutako hainbat ekitaldi ageri dira. Hona hemen Olatu Talka egitarauan barruan izango diren hainbat dantza ekitaldi:

Gehiago irakurri

Olatz de Andres: "ADDEren helburua beste elkarte profesionalekin sarean lan egitea da, indarrak batu eta elkarrekin bultza egiteko"

2013/05/23

Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian, bigarren mahaia: "Elkarte profesionalen rola sektorea babesteko marko gisa" gaiaren inguruan antolatu zen. Bertan, Olatz de Andres, ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko zuzendaritza taldekoak elkarte honen helburuak eta lan-lerroak azaldu zituen. Hona hemen bere hitzak:

Gehiago irakurri

Iker Tolosa: Dantza, Donostia 2016 kultur hiriburutza proiektuan

2013/05/22

Donostia 2016 kultur hiriburutza proiektuan dantzak izango duen presentziaz aritu zen Iker Tolosa Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian. Donostia 2016 proiektuan prozesueri erreparatuko zaiela azaldu zuen eta hainbat proiektutan dantza gai zehatzak lantzeko tresna moduan jorratuko dela. Publikoa, programatzaileak eta sortzaileak, prozesuen bidez harremanetan jartzeko egitasmoak bultzatuko direla argitu zuen Iker Tolosak. Hona bere hitzak:

Gehiago irakurri

Durangaldeko folklorea V. Dantzaroan

2013/05/21

Gerediaga elkarteak eta Durangaldeko dantza taldeek antolatuta, VI. Dantzaroa jaialdia ospatuko da Durangon, maiatzaren 25ean. Eskualdeko foklorea kaleratzen da Dantzaroa jaialdiaren bidez. Larunbat arratsaldean izango da dantza saioa, Ezkurdia plazan.

Gehiago irakurri

VIII. Folklore Azoka Portugaleten asteburuan

2013/05/21

Foklore alorraren erakustoki eta bilgune izateko jaio zen Folklore azokak zortzigarren ekitaldia du aurten. Maiatzaren 25ean eta 26an, larunbat eta igandez, ospatuko da. Portugaleten bertan ospatuko den Ibilaldiarekin bat egiten du aurtengo Folklore Azokak, izan ere, Folklore jaialdia, azoka eta beste hainbat konturekin batera, ikastolaren lehen hazia Elai Alaik erein zuen Portugaleten.

Gehiago irakurri

Ertza konpainiaren ‘4 X 4’ ikuskizuna saritu du Leioako Umore Azokak

2013/05/20

2013ko Umore Azoka Saria Euskadiko Ikuskizun Onenari Ertza konpainiaren ‘4 x 4’ lanak jaso du. "Hiriko hizkuntzetan oinarritutako pultsu dramaturgikoa, planteamendu estetikoa eta soluzio teknikoak nabarmendu ditu epai-mahaiak.

Gehiago irakurri

Aizpea Goenaga: "Uste dut garrantzitsua litzatekeela Basque Dance marka kanpoan sustatzea"

2013/05/20

Kultura sailak egiten duen lanaren osagarri, Etxepare Institutuak euskal dantza konpainien lana munduratzeko lan egiten duela azaldu zuen Aizpea Goenagak. Jaialdietan eta azoketan izateko diru-laguntzak eta nazioarteko agenteekin zubi-lanak aipatu zituen besteak beste, eta Mov-s jaialdia 2014an Euskadin antolatzeko gonbidapena zabaldu zuen. Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian, Etxepare Institutuko zuzendaria den Aizpea Goenagak eskainitako hitzak hemen:

Gehiago irakurri 2

Dantza soltea, makila-dantzak eta ezpata-dantzak aztergai Jentilbaratz aldizkarian

2013/05/16

Eusko Ikaskuntzaren folklore sailak argitaratzen duen Jentilbaratz aldizkariak dantza du aztergai bere azken alean. Dantza soltearen inguruan egindako jardunaldira aurkeztuta lanak eta tresnekin egindako dantzei buruzko artikuluak biltzen ditu. Ikerketa lanak bildu ohi ditu Jentilbaratz aldizkariak eta 14. zenbaki hau sarean eta dohain argitaratu da.

Gehiago irakurri

Imanol Arana: "Dantzaren lau erronkak une honetan Eszenika, ekoizpena, dantza tradizionala eta dantza zirkuitoa babestea dira"

2013/05/16

Eusko Jaurlaritzaren Kultura sustatzeko zuzendaritzaren lan-lerroak azaldu zituen Imanol Aranak Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian izandako interbentzioan. Eusko Jaurlaritzaren Kultura teknikaria da Imanol Arana, eta Jaurlaritzak dantzaren alorrean kudeatzen dituen aurrekontuak agertu zituen, lan-lerro bakoitzean erabiltzen diren dirua azalduz. Hona hemen bere aurkezpena:

Gehiago irakurri

Lide Arana: "Dantzagunearen mandatua da sektorearen jarraipena egin, beharrak identifikatu, eta dantza sektorea babesteko ekintzak bideratzea"

2013/05/15

Gipuzkoako Dantzagunearen lan-lerroak, helburuak eta martxan dituen programak azaldu zituen Lide Aranak I. Dantza jardunladian. Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura teknikaria da Lide Arana, eta Dantzagunearen sorrera nola izan zen, eta gaur egun martxan dituen programak agertu zituen. Hona bere hitzak:

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952

Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com