Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Koldo Zabala dantzari, dantza-maisu eta koreografoa hil da

Dokumentuaren akzioak

Koldo Zabala dantzari, dantza-maisu eta koreografoa hil da

2014/07/15 13:05
Koldo Zabala dantzari, dantza-maisu eta koreografoa hil da

Koldo Zabala, Oroitzen naiz ikusgarrian (2011).

Oldarra baletean dantzari eta zuzendari aritutako Koldo Zabala uztailaren 13an hil da 79 urte zituela. Euskal Kultur Erakundearen bidez izan dugu albistearen berri. Getxon jaio zen 1935eko abenduaren 21ean, eta urtebete egin baino lehen Biarritzera lekua-aldatu zen familiarekin gerra zibiletik ihesi. 1947an hasi zen Oldarra taldearekin dantzan, eta 18 urte zituela dantza klasiko ikastera Parisera jo zuen. 1955 eta 1982 bitartean Oldarra Euskal Baleten zuzendari artistikoa izan zen, eta 1982tik aurrera Baionako Kontserbatorioan dantza klasikoko irakasle izan da. 

Hileta uztailaren 17an egingo da, ostegun arratsaldean, 16:30ean, Biarritzeko San Martin elizan.

Informazioa: Koldo Zabala dantzaria eta koreografoa zendu da (eke.org)

Dokumentuaren akzioak

2014/07/15 15:21
Ez nuen ezagutu. Baina Mizel Theret-en 'Oroitzen naiz' antzespenean ikusi nuen. Lan ederra egin zuten Mizelek eta hiru dantzariek, hunkigarria... kariñoa hartu nien. Horregatik, pena hartu dut.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.