Dokumentuaren akzioak
Bolivia eta Dominikar Errepublika Folklore Bizian jaialdian
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak antolatzen duen 28. Folklore Bizian jaialdia abiatuko da gaur Galdakaon bertan. Uztailaren 22tik 27ra bitartean, Boliviako Manuel Acosta Ballet Folklorikoa eta Dominikar Errepublikako Sangre Mulata Talde Folkloriko Nazionala izango dira Folklore Bizian jaialdian, eta Galdakaon, Arrigorriagan, Usansolon, Gernikan eta Sopelan eskainiko dira emanaldiak.
Folklore Bizian 2014 jaialdiaren egutegia
- Uztailak 22, asteartea, Galdakaon, Kurtzeko frontoian, 20:30ean.
- Uztailak 23, asteazkena, Galdakaon, Kurtzeko frontoian, 20:30ean.
- Uztailak 24, osteguna, Arrigorriagan, Kiroldegian, 19:00etan
- Uztailak 25, ostirala, Usansolon, Kiroldegian, 20:30ean
- Uztailak 26, larunbata, Gernikan, Jai Alai frontoian, 21:30ean
- Uztailak 27, igandea, Sopena, Urgitxieta plazan, 20:00ean
Informazioa: Folklore Bizian jaialdiak 28 urte bete ditu (Andra Mari dantzari taldea)
Dokumentuaren akzioak