Dokumentuaren akzioak
Bideoak
Talai-dantza 50 urte (2025) dokumentala
Amezketan talai-dantza berreskuratu zenaren 50. urteurrena ospatu dute 2025. urtean, eta urteurren borobilaren aitzakian inauterietako dantza eta jai honen inguruko dokumentala egin dute. Amezketako Udalaren ekimenez osatu dute lana eta garai bateko irudiak, aurtengo ospakizunekoak eta zenbait protagonisten testigantzak jaso dituzte. Hizlariak: Xalton, Roxi, Ttiri, Izarne, Pol. Off Ahotsa: Jokin Artola. Zuzendariak: Mikel Urriza, Ane Etxarri, Jon Sesma. Gidoia: Mikel Urriza, Ane Etxarri. Talai-dantzaren berreskurapenaren 50. urteurrena, Amezketa, 2025-11-20.
Dokumentuaren akzioak


