Dantza denona?
Euskara, bizi-iraunen badu, abertzale ez direnei ere zabaldu beharra dago. Ez da ona euskara ideologia zehatz batekin identifikatzea. Euskara denona da. Hori da azkenaldian hizkuntzalarien artean zabaldutako diskurtsoa.
Dantzarekin horrelakorik gertatzen al da? Euskararendako zabalpena onuragarria bada, dantzarendako ez al da izanen? Abertzaleon ondarea baino ez al dira euskal dantzak?
Esan didate, Bianako Printzea sariaren banaketarako dantza talde baten presentzia eskatu dutela. Sari horren banaketa Nafar Gobernuak antolatzen du eta bertara gonbidatzen du Borboiko Felipe (ustezko Bianako Printzea). Zer ez ote du pairatu beharko bertara doan (azkenean baldin badoa) dantza taldeak?
Dantzarendako espazio hori "geureganatzea" ez al da positiboa?
Nire dudak argituko dituenik?