Dokumentuaren akzioak
Berriakoa nolabait zuzentzen

Hartara, baliteke erru txikiak egotea eta horiek zuzentzeko erabiliko dut bloga.
Gaur, uztailaren 6an Iruñerriko talde guztiok egiten dugun dantza emanaldiari buruzko informazioa agertu da sekzio horretan. Kazetariak idatzi zuen:
Guk, gainera, gure giro propioa izan dugu, eta jadanik guretzat ohitura eta folklore bihurtzen ari diren dantzak ere egin ditugu: plazara irten baino lehen, Foruen plazako tunelean, beste dantza taldekoek guri kanta polit bat abestu digute, eta guk dantzatu egin dugu: Ya llego el verano, ya llego la fruta, el que no se agache, baila en el Ayunta!. Hori kantatzen duten bitartean makurtzen ez denak hurrengo dantzaldian udaletxean dantzatu behar du. Oso ongi pasatzen dugu, eta dantzatzera atera aurretik, gogotik egiten dugu barre.
Kontua ez da horrela zehazki. Gauza da gure taldeko zenbaitzuk Iruñeko Udal dantza talde gisa aritzen garela San Ferminetako prozesioetan eta beste bizpairutan. Beste talde batzuei ez die horrek grazia handirik egiten (udalaren aginduz ezin baitugu ikurriñarik atera ekitaldi horietan) eta gu zirikatzeko edo Ya llego el verano, ya llego la fruta, el que no se agache, baila en el Ayunta! abesten digute.
Hori ere folklorea izanen da!
Umorez hartzen dugu kontua.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Aritz Ibañez Lusarreta
Iruñea (1979)
Iruñeko Duguna dantza taldeko dantzaria 11 urte nituenez geroztik. Donostiako Argia taldean ere aritzen naiz dantzan. Eibarko Arrateko Amaren dantzarien kofradiako eta Andoaingo Santa Kruzeko ezpata-dantzarien kofradiako kide ere banaiz.
Dantzen bricolagean trebatzen: Iruñeko dantzarien errepertorioa + Iruinkokoa
Jasotako azken erantzunak
- Aritz Ibañez Lusarreta on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Xabier Etxabe on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Xabier Etxabe on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Anartz Ormaza Ugalde on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Oier Araolaza on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Patxi Laborda on Nafar eta zuberotar dantzariak Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan
- Aritz Ibañez Lusarreta on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Ekaitz Santazilia on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean