Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amaiur Aristi Arregi Handikien aurrean dantzan

Dokumentuaren akzioak

Handikien aurrean dantzan

Handikien aurrean dantzan

Dantzari txikiak Zestoako Bainuetxean, 1928. Argazkia: Danbolin aldizkariko artxiboa.

Badirudi, herriko dantzariek, handikiren bat joaten zenean Bainuetxera, dantza egiteko ohitura zutela. Zestoako Bainuetxea irekitzean (1806) lehenengotako turistak hasi ziren etortzen Euskal Herrira. XIX. mendearen bukaeran Zestoakoa zen Euskal Herriko bainuetxerik garrantzitsuena. Inguruetako klase altua bertan biltzen zen, aristokrata eta intelektual asko eta asko joaten zen.

Dantzari txikiak Zestoako Bainuetxean
Dantzari txikiak Zestoako Bainuetxean, 1928. Argazkia: Danbolin aldizkariko artxiboa.

Inazio Alberdi zestoarrak (1930), gazteak zirela, Varela Jeneralari dantzatu ziotela dio: “Ni “dantzari txikia” izandakoa naiz, Pujanak erakutsi zigun dantzan. Behin Jeneral Varela, ejertzitoko ministro izandakoaren aurrean dantzatu genuen Bainuetxean. Alkateak, afaritara gonbidatu zuen eta ondoren guk dantza egin genion”. Urte batzuk lehenagoko argazki batean, Inazio Alberdiren antzera, beste mutiko batzuk antzeko egoeran ageri dira. Bainuetxeko sarreran, dantzari-txikiak, dantzarako prest ageri zaizkigu uztaiekin. Badirudi, pertsona garrantzitsuren bat iritsi zain edo daudela.

ABCko 1929ko uztailaren 7ko aleko albistea
ABC egunkariaren 1929ko uztailaren 7ko alea

ABC egunkariko 1929ko uztailaren 17ko aleko Gipuzkoa atalean ere ikus daiteke Bainuetxera etortzen ziren pertsona garrantzitsuei dantza egiteko joera. Albistearen arabera, atzerriko medikuen eta nazioko medikuen espedizioa Zestoara iritsi zen. Izugarrizko harrera egin omen zieten, koheteekin eta musikarekin. Bainuetxea bisitatu eta konferentziaren ondoren saloian afaldu zuten medikuek. Bukaeran, aurreskua dantzatu zuten dantzariek, medikuek ere oso gustura hartu omen zuten parte dantzan.

Dokumentuaren akzioak

2017/09/18 12:44
Beharbada denek ez zenuten klik egingo ABC egunkariaren irudian eta bertan irakurri. Baina interesgarria iruditu zait nabarmentzea:

“CESTONA: Ha llegado la expedición de médicos extranjeros y nacionales en viaje de estudio a los balnearios e instituciones sanitarias de esta región. A los expedicionarios se les tributó un gran recibimiento (...).
Por la noche, en el salón de fiestas, se celebró un gran banquete de 200 cubiertos (...)
(...) A continuación, en el salón de baile se celebró un gran aurresku estilo del país. Los extranjeros se mostraron encantados, tomando parte en el baile vasco”.

Beste adibide bat, beste bat, omenaldi edo ongi-etorrietan soka-dantza osoa erabiltzearena, omenduak bertara (sokara) ekarrita.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.