Orain arteko ekarpenak
Folklorearen jabegoa izango da aztergai Ortzadarren jadunaldietan
2017/10/25
Hurrengo urriaren 27an Ortzadar Elkarteak eta Nafarroako Materiagabeko Ondarearen Artxiboak elkarlanean antolatzen dituzten Jardunaldien XXXII. edizioa ospatuko da. Oraingo honetan, plazara ekarriko dugun gaia hau izango delarik: “Folklorearen jabegoa? Folklorea eta Jabegoa”. Izan ere, antolatu...
Ortzadarrek bere 'I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa' ospatuko du Iruñean
2016/09/07
Larunbat honetan, irailak 10, Iruñeko Ortzadar Taldeak bere 'I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa' ospatuko du. Topaketa honetan, Ortzadarrek beste hainbat eragileren laguntzaz sortu duen Nafarroako Dantzen Atlasean parte hartu duten taldeak gonbidatuko dira. Lehenengo edizio honetan, Leitza e...
Nafarroako dantza tradizionalaren inbentarioa publikatu du Ortzadarrek sarean
2015/03/30
500 bat dantza biltzen dira Ortzadar Elkarteak Nafarroako Dantza Tradizionalaren atlasaren atarian publikatu duen Inbentarioan. Materiagabeko ondarearen inbentario bat egiteko beharra 2005eko Nafarroako Kultura Ondarearen Legeak biltzen du bere baitan. Elkartearen sorrerako helburuekin bat, materia...
XIXX Folklore jardunaldiak: Nafarroako dantza tradizionalaren atlasa
2013/10/31
Ortzadar euskal folklore elkarteak eta NUPeko Nafarroako ondare ez-materialaren artxiboak XIXX Folklore jardunaldiak antolatu dituzte, "Nafarroako dantzen atlasa" izenburuarekin. Hona hemen egitaraua:
'... Librea ninçana' Donostiako Victoria Eugenia antzokian urriaren 21ean
2012/10/08
Memoriaren mapa ostu digute. Eta halere, galduta gabiltzanik ezin esan. Hamaika kontu azaldu digute, nondik gatozen ahantz dezagun. Eta halere, nora goazen argi dugu. Beste iragan bat asmatu digute, oraina neurri horretara molda dezagun, etorkizuna neurri horretan eraiki dezagun. Armen indarrez hartu gintuzten, odola isuri arazi, zapaldu. Ez dugu zer ospatu, baina badugu zer esan. Ez gara iragana, arbasoen memoria soilik aldarrikatzen ari; ez da joandako mendeen malenkonia, etorkizun-irrika baizik. Geurea denez geuk, gure nahierara, eraikiko dugun etorkizunaren irrika, alegia.
Folklorea eta merkatua aztergaia Ortzadar jardunaldietan
2008/10/27
Datorren azaroaren 13tik 15era ospatuko dira Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak antolatu ohi dituen jardunaldiak. Aurten folklorea eta merkatuaren arteko harremana izango dute aztergai eta besteak beste Kepa Fdez. de Larrinoa, Antonio Miguel Nogues eta Ignacio Ayestaran-en ekarpenak izango dira.
XXIII. Folklore Jardunaldiak. Ondorioak
2007/11/26
22 urtez Folklorearen edo Kultur Tradizionalaren adierazpenak aztertzen egon eta gero, azterlan hoien arduradunak izan dira aurten aztergai XXIII. Folklore Jardunaldietan, hots, Folklorearen Erakundeak. Jardunaldion aurreneko helburuetako bat, denboraren bilakaeran eta berezko aktibitateetan hainbat erakundek dituzten eritzi, esperientzia eta baloraziak jasotzea izan zen, etorkizunari begira, eta aktibitateari dagokionez, diagnostikoren bat plazaratzea eskatu zelarik ere.
Folklore erakundeak aztergai Ortzadarren jardunaldietan
2007/10/30
Datorren azaroaren 14tik 16ra egingo dira Iruñean Ortzadar folklore elkarteak antolatzen dituen jardunaldiak. Folklore erakundeak hartu dituzte aztergai aurtengo jardunaldietan eta gai horren inguruko hitzaldi eta iritzi-trukeak bideratuko dira hiru egunez. Hona egitaraua:
XXII Folklore Jardunaldiak
2006/06/05
Iruñean, 2006ko azaroaren 15-18 bitartean ospatuko dira Ortzadarrek antolatzen dituen folklore jardunaldiak. Jardunaldiak antolatzen dituen batzordeak txosten nagusi batzuk eskatu ditu, baina gainera interesik duen orori gonbitea egin nahi dio bere lanak, argitaratu gabekoak, aurkez ditzan. Egileek uztailaren 31 baino lehen bidali beharko dute proposatutako lanaren izenburua eta laburpen txiki bat.
Baztango mutildantzen ikastaroa Iruñean
2005/03/29
Ortzadarrek, Folklorearen alorrean egiten diren ikerketak bultzatu nahian, Kultura Tradizionalaren Gaineko Ikastaro Monografikoak sortu ditu. Edozeinek parte hartzeko eginak badira ere, Folklore Taldeetako partaideei zuzendua da batik bat. Ikastaro Monografikoen XVIII. edizioak Baztango mutildantzei buruz jardungo du, 20 orduko iraupena izango duelarik
Orain arteko erantzunak
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea - Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian
2024/04/17
Donibane Garazin errefuxiatu gisa egondako hegoaldetarrek ez zuten soilik beren dantzak mantendu eta dantza taldeak antolatu. Bere eragina nabarmena izan zen Nafarroa Beherean sortu ziren [...]