Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Baztango mutildantzen ikastaroa Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Baztango mutildantzen ikastaroa Iruñean

Ikastaro honen irakaslea eta zuzendaria Ortzadar Taldeko kide eta antropologoa den Karlos Irujo izango da. Ikastaroan erabiliko diren ezagutzen jatorria Erratzuko Jose Migel Barberena mutildantzaria, Elizondoko Mariano Izeta mutildantzaria eta Arizkunen jaioa eta hainbat urtetan Baztango Txistularia izen zen Maurizio Elizalderen ikasketetan datza.

Ikastaroa apirila eta maiatzeko astearte eta ortzegunetan eginen da (ikus egutegia) arratsaldeko 20etatik gaueko 22etara Ortzadar Taldeak Media Luna kaleko BUP Leire ikastetxean duen aretoan. Ikastaroa, herri dantzen oinarrizko jakintza bat duen orori zuzendua da.

Edukiak

Ikastaroak honako edukiak izanen ditu:

  • Aurkezpena: Mutildantzak dantza mota gisa. Mutildantzak beren inguru koreografikoan.
  • Mutildantzen barne-egitura: puntutako mutildantzak.
  • Mutildantzak: Bilantziko eta Hiru Puntukoa
  • Mutildantzak: Zozuarena, Txoriarena, Biligarroarena
  • Mutildantzak: Muxikoa
  • Mutildantzak: Añoar Haundi, Tellarin
  • Mutildantzak: Zahar dantza, Mandozaharrarena
  • Mutildantzak: Zahar dantza, Ardoarena, Billantziko txiki
  • Mutildantzak: Xerribegi
  • Mutildantzak: Añarxume
  • Mutildantzak: Zazpi jauzi

EGUTEGIA

Apirila: 5, 7, 19, 21, 26, 28

Maiatza: 10, 12, 17, 19

ORDUTEGIA

Astearte eta ortzegunetan arratsaldeko 20etatik 22etara

ARETOA

BUP Leire. Media Luna kalean (Iruñea)

MATRIKULA

  • Zenbatekoa: 10 euro
  • Matrikulazio epea: Apirilaren 4a arte
  • Ikasle kopurua: 20
  • Gotzon: 656 768 905

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.