Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Orain arteko ekarpenak

Iberiar penintsulako Maskaradak

2022/01/30

Oscar J. Gonzalezek "Mascaradas de la Peninsula Iberica" liburuaren bigarren edizioa argitaratu zuen 2021ean.  Datorren otsailaren 18an, 20:00tan, Kondestablearen Jauregian (Iruñea) egileak berak liburua aurkeztu eta landa-inauteri adierazpenen ikuspegi zabalagoa emanen du. Liburuan 357 mas...

Gehiago irakurri

Covid-19a, asteburuko uholdeak... Zerbait gehiago?

2021/12/13

Iragan asteburuan uholdeak nabarmendu ziren Iruñeko karriketan. Batez ere, Arga ibaiaren ondoan dauden auzoetan. Ortzadar Elkarteak egoitza Arrotxapea auzoan dauka eta ibaitik 130 m-tara dago. Aurreko ostiralean ur azpian geratu zitzaigun egoitza. Kalean belaunetarainoko sakonera zeukan urak bar...

Gehiago irakurri

Ortzadar, 40 urte txistua jotzen sanferminetan

2021/06/28

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak “Ortzadar, 40 urte txistua jotzen sanferminetan” dokumentala estreinatuko du asteazken honetan, ekainak 30, 19:30ean Nafarroako Filmotekan. Ortzadar taldeko txistulariek Iruñeko San Fermin festetan lehen aldiz parte hartu zuteneko 40. urteurrena izanen dug...

Gehiago irakurri

40 urte txistua jotzen sanferminetan

2021/06/04

Ortzadar taldeko txistulariek Iruñeko San Fermin festetan lehen aldiz parte hartu zuteneko 40. urteurrena izanen dugu aurten. Hori dela eta Iruñeko festetan taldeko txistularien historia biltzen eta balioesten duen dokumentala ekoitzi dugu. Proiekzioak hurrengo bi tokitan izang...

Gehiago irakurri

Leitzako Ingurutxoa

2021/05/24

Datorren ekainaren 5ean, 18:30ean, Karlos Irujo eta Mikel Lasarte ortzadarkideek Leitzako dantzariekin batera Leitzako Ingurutxoari buruzko hitzaldi eta mahai-inguru batean hartuko dute parte Leitzako Herri Aretoan. Gonbidapenak Maimur liburudendan eta Astizen ...

Gehiago irakurri

Ikastaro presanfermineroa

2021/05/24

kaixokaixooo!! Aurten dantza ikastaro presanfermineroa bueltan izango dugu!! eta apuntatzera animatzen zaituztegu, Covid-a dela eta plaza mugatuak izango dira, beraz, azkar ibili!! Hemen behean duzue izen emateko linka. https://bit.ly/3vjwsRw ...

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Baztango mutil-dantzak

2020/03/05

2020rako Ortzadarrek prestatutako ikastaro programari jarraituz, "Jo ala Jo" taldearekin Baztango Mutil dantzak ikasteko ikastaroa, bereziki pausoen izenak eta estiloari erreparatzeko asmoarekin, aurreikusia dugu, apirilaren 18an eginen dugularik intentsiboa (bere momentuan iragarriko dugun ikastar...

Gehiago irakurri

Altsasuko inauteriak

2020/03/04

Dagokionari berea. Galdakaoko Andra Mari dantza taldea erreferente garrantzitxua dugu Euskal Herrian, gure folklorea, dantzak eta ohiturak berreskuratzearen alde egindako lanarengatik... eta Ortzadar Euskal Folklore Elkartean lagun onak izateagatik ere! Oraingoan, beren ibilbidean, akaso eragink...

Gehiago irakurri

Gwilym Bowen Rhys Galestar abeslariaren kontzertua

2020/02/14

Urtero bezala Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak urteko lehen hilabetetarako dantza ikastaro, emanaldi eta kontzertu zikloa prestatu du aurten ere. Lehen kontzerturako Galeseko iparraldetik etorri den Gwilym izanen dugu, Elidyr ondoan izanen duela. Gwilym Bowen Rhys Galesko ipar mendebaldeko...

Gehiago irakurri

Dantza Ikastaroa presanfermineroa

2019/04/12

Urtero legez eta udako jaiei begira, bereziki munduko pesta hoberenak diren San Fermineko pestei begira, Ortzadarrek plazako dantzak ikasi nahi duen guztiei zuzendutako dantza ikastaroa eskeiniko du aurten ere. Nagusiki euskal dantzak irakatsiko badira ere, bestelako dantzak bere lekua ere izanen d...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/17

Donibane Garazin errefuxiatu gisa egondako hegoaldetarrek ez zuten soilik beren dantzak mantendu eta dantza taldeak antolatu. Bere eragina nabarmena izan zen Nafarroa Beherean sortu ziren taldeetan. 2023an Iruñeko Ortzadar Elkarteak antolatu zituen Jardunaldietan, Jojo Bidart eta Antton Luku Baxe Nafarroako dantzaren egoeraz (iraganaz, orainaz eta etorkizunaz) aritu ziren. Biak ibiliak dira Baigorri eta Donibane Garaziko dantza taldeetan. Honela azaltzen zuen Bidartek Baigorriko «Arrola» taldearen sorrera-giro hura:
 
<i>Arrola dantza taldea agertzen da lehen aldikotz 1942an Baigorriko kermeza batean gerlako presoen aldeko ikusgarri baten emaiteko, Bizkaiko dantzak emanez. Hori ulertzeko aipatu behar da 36ko gerlatik, edo landa, ihes egin zuten hegoaldeko eskualdunen eragina Iparraldean... Baxe Nafarroan sortuko diren dantza taldeen kafira izan zen Hazparneko eskola, han ari baitziren Roblestiarrak, bereziki Koldo Robles «Koldobika» dantza erakutsiko duena. Preseski hango eskolan zen Baigorriko gazte bat, Domingo Martiarena Artxanxurikoa. Han ikasi zituen dantza, gustukoak izanik, erakutsi zituen bere adineko herriko laguneri. Baigorriko hamar bat mutiko bildu ziren Domingoren inguruan, horietan ene aita, eta ikasi dantza horiek (Bizkaikoak) eman zituzten 1942an Baigorriko kermezan gerlako presoen alde. Errepikak musikarik gabe egiten zituzten, airea kantatuz, eta ikusgarriarentzat Baigorrin bizi zen Pako Larrañaga atabalaria aritu zen eta ezagutzen zituzten Michel Labéguerie eta Mattin Zubieta Kanboarrak etorrarazi zituzten (J. Bidart). </i>

Garazi aldean egoera berdintsu. Lukurentzat errefuxiatuek eragin zuten efektua sekulakoa izan zen:

<i>Garaztarrak taldea 1955an sortu zen apez gazte baten eskutik, Jean Hirigoyen, Garazi aldeko semea, dantzarekin lotura bat ukanen zuena bai seminarioan (Arnegiko Camino eta Hazparneko Jean Hiriart Urrutyrekin) bai eta ere aintzineko urtetan Hazparneko kolegioan, 1940 urte inguruan, Koldo Robles Arangiz han zegoelarik. Lehen harremanak xixtuarekin aita Hilario Olazaranekin ukan zituzkelarik (Baztanetik etorri fraile Lizarratarrak formatuko baititu hainbat xixtulari: Michel Labéguerie, Donetch apeza, Jean Nesprias…). Jean Hirigoyen Garazin izendatua den apez gazteak Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzak erakutsiko ditu Garaztarrak taldeko gazteeri.</i>

Dantzari errefuxiatu horien eragin «sekulako» harek, 70ko hamarkada arte iraun zuen Nafarroa Beherean. Turismoaren gorakada eta bere desirak asetzeko erabiliko dira ere euskal dantzak. Euskal dantzak bai, baina hegoaldekoak:

<i>Memento hortan, udan, alokatzen zuten etxe guziak, logelak edo apartamenduak hilabete guzirako uztailan eta hilabete guzirako agorrilan. Behar ziren dantzariak udako. Behar ziren izigarri fite eta Banako eta ez dakit zer, eta zangoa altxatu goiti…» (Luku). </i>

Hamarkada horren bigarren aldian Antton Lukuk Mixel Aurnaga ezagutu zuen Donibane Garazin:

<i>hasten gira ibiltzen inguruan: Luzaiderat, Arnegirat eta... han bizi ziren kabalkadak, ez zen gure dantza. Nik hemezortzi urte, Mixel Aurnaguek hamabost. Beraz, oso-oso gazte ginen eta ez ginuen sobera konprenditzen, salbu Aurnaguek (A. Luku). </i>

Hurrengo urtean Fauxtinen eguna egin zen (zeinean Ortzadarrek parte hartu baitzuen) eta hor hasten da errefuxiatuen garaitik zetorren ohiturazko errepertorio horretaz hausnarketa eta apurtzea. Honela azaldu zuen Lukuk:

<i>azken finean, bazen kontradikzio haundi bat. Nonbait, bazen dantza bat, hor dantzatzen ginuena eta bazen beste dantza bat, herrietan oso bizi zena eta euskaraz transmititzen zena. Eta gurea ez (A. Luku).</i>
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea