Dokumentuaren akzioak
Gamazada 130
Aurten, 2023an, 130 urte bete dira
"Gamazada" izeneko gertaera historikoa gertatu
zenetik; Gamazo ministroak Nafarroako
zerga-erregimena kentzeko asmoaren aurrean
herritarrek izandako erreakzioa izan zen hura.
Gertaera historiko hau zela eta, 1894an Joselico
izenez ezaguna zen Jose Jarautak bertso sorta bat
egin zuen urte hartan Monteagudon egindako
paloteadoa (makil dantza) funtzioan interpretatzeko.
1978. urtean, Nafarroako Erriberan bi urtez
landa-lanean aritu ondoren, Ortzadar Euskal Folklore
Elkarteak Jose Jarautaren makil dantza birsortzen
zuen ikuskizuna aurkeztu zuen, jatorrizko testua
eguneratuta eta testuinguru berrienera egokituta.
Oraingo honetan, eta Nafarroarentzat hain
esanguratsua den ekitaldi historiko baten 130.
urteurrena gogora ekartzeko, 1978ko testu egokituan
oinarritutako makil-dantzaren funtzioaren bertsio
berri bat planteatzen du taldeak, testu hori berriro
ere egungo errealitatera hurbildu nahian, Oier Zuñiga
antzerki-zuzendariaren eskutik.
Dokumentuaren akzioak