Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ortzadar Euskal Folklore Elkartea Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen bidaia Argentinara

Dokumentuaren akzioak

Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen bidaia Argentinara

Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore elkarteak Argentinako Nafar Etxeak (Buenos Airesen, Rosarion, San Carlos de Bolivarren eta Mendozan kokatuak) bisitatuko ditu 2022ko abenduaren lehenengo bi asteetan.

1995an, Ortzadarreko kide batzuk, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, Argentinarako bidaia burutu zuten lehen aldiz, Nafar Etxeetan dantza eta musika ikastaroak egitera. Ikastaro hauetan, dantza eta musika doinu berriak irakatsi, zaharrak errepasatu eta teknika landu zituzten, gero bere emanaldietan kaleratu ahal izan zitzaten.

Zenbait urtez aritu zen Ortzadar Argentinarako bidaia egiten gero eta koreografia zailagoak lantzen eta, noski, Ortzadar eta Nafar Etxeko kideen harteko erlazioak estutzen.

Bidai horietan, baina ez harremanetan, etenaldi luze bat izan eta gero, 2018an berreskuratu ziren ikastaroak Argentinan eta Ortzadarreko 5 kide Rosariora joan ziren haiekin dantza eta musika lantzera.

Urte horretan bersortutako giroa zela eta, Rosarioko kideak izan genituen gure artean San Ferminetan, harreman berriak sortuz.

Sortutako giroa dela eta, Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen bidaia Argentina aldera prestatu dugu (2020 urterako aurreikusia zegoen arren, Koronabirusa medio ezin izan zen gauzatu…), Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Bertan Nafar etxeak bisitatzearekin batera hainbat ekintza ezberdin antolatu ditugu. Batetik dantza-musika emanaldiak eskeiniko dira bisitatuko diren hiri ezberdinetan eta bestetik bai dantza eta bai musika klaseak edo txikientzako aktibitate kulturalak burutuko dira beste ainbat aktibitateren artean. Nafar etxeen dantza taldeen topaketa ere biziko dugu beraiekin, Mendozan, irakatsitakoa ikusteko esperoan.

Azkenik Argentinarako bidaiarekin, dokumental bat eta argazki bilduma bat osatuko da, eginiko ekintzen erakusle.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea