Dokumentuaren akzioak
'... Librea ninçana' Donostiako Victoria Eugenia antzokian urriaren 21ean
Nafarroako konkistaren V. mendeurrenaren harira, Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak “... librea ninçana” agerkizuna eskeiniko du Victoria Eugenia Antzokian, Donositan, urriaren 21ean. Gerraren, biolentziaren bizipen txikia du hizpide, gertakizun erraldoia baino. Mahai inguruko hasperena, aulki hutsa, borrokara joan eta itzuli ez denaren ausentzia. Berdin dio 1512az ari garen ala 1936az.
Emakumeari ere omenaldia egiten zaio, indarkeria bere larruan sufrituagatik, historia-liburuen ahanzturaren zigorra ere pairatzen duelako, nahiz eta bera izan hurrengo egunera arte behintzat etxea, bizia hitz batean, aurrera ateratzeko adorea biltzen duena. Hori guztia da ... libre ninçana. Hori, eta egunei egunak josiz, bost mende beranduago zutik jarraitzearen ospakizuna.
Dokumentuaren akzioak