Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Urriak 21. Lagun arteko jaialdia

2023/12/29

Urteko azken emanaldi handia lagunekin ospatu nahi genuen, eta halaxe egin genuen. Duguna-Iruñeko dantzariak eta Kezkaren bisita izan genuen, eta, egun hartan, geuk ere dantzatu genuen. Kalejira koloretsu batekin ekin genion egunari, Maalako parketik Kalegoen plazaraino. Talde bakoitzak beren d...

Ramon Laborda: Mari Domingi eta Goizeko Izarra

2023/12/28

Aurreko artikuluan aipatu dut Ramon Labordak diskoren bat ba ote zuen grabaturik, baina ez dela inon agertu. Zorionez, esandako bi laguntzaileren iloba eta ahizpa den Monika San Juanek temoso aritu da bilaketa lanetan eta txoko ezkutu batean aurkitu du Pathé etxean gure protagonistak grabatu zue...

Hator, mutil, etxera

2023/12/28

Gure bilantziko nazionala Tourra bezala jaio zen, etapaka. Antonio eta Juan Kruz De la Fuente anaia famatuek jarri zuten abiapuntua Gaboneko kantak sortu zituztenean, XVIII. mendearen hondarretan. Zilargin durangar hauek –dantzari eta bertsolariak biak, Juan Kruz txistulari ere bai– artista bik...

Errosarioko Amaren ezpata-dantza

2023/12/26

2023ko urriaren 7a. Hamaulagarrengoz plazaratu genuen Errosarioko Amaren ezpata-dantza, 2009an berreskuratu genuenez geroztik. Emanaldi horrek ere ukitu berezia izan zuen, aurten egin ditugun dantzaldi guztiak bezala, gure urteurrenaren harira. Kasualitaterik politena eguna bera izan zen; aurten...

Olentzero-enborra Eguberrietako erritoa Europan

2023/12/23

Onontzaro-mokor edo Olentzero-enborra esaten zitzaion Gabonetan su-baxuan sartzen zen enbor handiari. Azkuen hitzetan " Onontzaro-mokorra deritzaion egur aundia egun ta gau osoan erretzen idukitzen da" . Olentzero-mokor, Subilaro, Badnjak, La bûche de Noël, Yule log, Tió  de Nadal edo Tron...

La idea de resucitar el "Olentxero" del sacerdote separatista

2023/12/22

Olentzero poliziaren jomugan ibili zen 1940ko hamarkadaren bukaeran. Haurren bahiketa eta hilketagatik? Ez! Izan zitekeen, Olentzerok u meak zakuan sartu eta itsasora ematen zituela, edo igitaiarekin etortzen zela umeei lepoa moztera esaten baitzen. Baina, ez, polizia atzetik izan zu...

Layaren Olentzeroa: Olentzero zahar berri Tuteran

2023/12/22

Mahasti zaharretatik ardo berri ederra lortzen den moduan, aurten Layako dantzariok, estreinekoz aintzineko ohiturari eutsiz, Hauzoko karriketan barna gure Olentzeroa aterako dugu, puxka biltzean. Eskean lortuko dugun dirua “Villa Javier” elkartearentzako izanen da. Kantu eta doinuz alaitaturik...

Dantzan.eus azken berrikuntzak

2023/12/22

2023-12-22 Komunitateko erabiltzaileen zerrendan zerbait argitaratu dutenak bakarrik erakusten dira orain. Bertan badago botoi bat "kide guztiak ikusi" dioena eta hor klikatuz gero guzti-guztiak ikusten dira , baina oinarrizko bistan bakarrik zerbait argitaratu dutenak. Bestalde, zerba...

Xabier Itzaina: "Guk ezagututako herrixketan biziki indartsu dira dantzak, baita Mexiko Hiriko auzoetan ere"

2023/12/20

Azken urtebetean Mexikon zehar ibili da Xabier Itzaina (Itsasu, 1971) ). Ekonomia soziala, solidarioa eta kooperatibismoa ikertzera joan bada ere, ezin alde batera utzi bertako jai, erritu eta dantzak. Han aurkitu duenaz eta Dantzanen argitaratu dituen kronikez aritu da Maider Segurola eta Jon Ar...

Mari Domingi, berdintasunaren adierazle ala hetero-arauaren berme?

2023/12/18

Grazia egiten dio Itxaro Bordari Olentzeroren emazte berriak. Mari Domingi Olentzeroren laguna dela diote, ordea, Mari Domingi taldeko kideek. Olentzerok alboan emakumearen beharrik ez duela dio, berriz, Fernando Oiartzunek; Olentzero bera izan baitaiteke emakume. Eta bat-batean, Mari Domingiren er...

Harpidetu