Ramon Laborda: Mari Domingi eta Goizeko Izarra

2023/12/28
Ramon Laborda: Mari Domingi eta Goizeko Izarra

Aurreko artikuluan aipatu dut Ramon Labordak diskoren bat ba ote zuen grabaturik, baina ez dela inon agertu. Zorionez, esandako bi laguntzaileren iloba eta ahizpa den Monika San Juanek temoso aritu da bilaketa lanetan eta txoko ezkutu batean aurkitu du Pathé etxean gure protagonistak grabatu zuen arbelezko diskoa. Egun horrelakoak entzutea ia ezinezkoa zaigu guztioi, baina Eresbil, Musikaren euskal artxiboak egindako digitalizazio lanari esker, eskuratu ahal izan da artista haren ahotsa.

Pathé disketxeari buruz, Eresbilek berak sarean duen lotura honek informazio ederra ematen du.

Honekin batera jartzen ditugu diskoaren etiketak eta grabazioak: Orra, Mari Domingi eta Goizeko izarra

Ramon Laborda: Orra, Mari Domingi diskoa.

 

Mari Domingi

 

Ramon Laborda, Pathé diskoa, Goizeko izarra.

 

Goizeko Izarra