Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Aunitz Urtez Portugaleteko Elai-Alairen ohorez

2012/07/24

Pasa den uztailaren 21ean, Portugaleteko Nazioarteko folklore jaialdiaren hasiera ekitaldian aurketu da Argia dantzari taldearen Aunitz Urtez ikuskizuna Elai-Alai taldearen 50. urteurrena ospatzeko. Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean Argia, Duguna, Haritz eta Kezka taldeetako dantzariek parte h...

Kurdistandik eta Argentinatik Elgoibarrera

2012/07/18

Iazko zilarrezko ospakizun urtearen ostean, aurten ere iritsi zaigu uztaileko berotan Elgoibarko Nazioarteko Folklore jaialdia. Ostiral honetan izango da ohiturazko zita, Kiroldegian gaueko 22:30etan. Beste behin ere mundu zabaleko bi talde izango ditugu Olaizaga kiroldegiko taula gainean, herriko H...

Berpizkunde dantzak euskal dantzekin lotu zituen ikertzailea

2012/07/09

Julia Sutton , musikologo, dantza-irakasle eta dantza historialaria hil da uztailaren 1ean. Berpizkundeko musika eta dantzetan espezialista handia izan da, eta besteak beste Thoinot Arbeu-ren Orchesographie edo Fabritio Caroso-ren Nobilta di dame dantza-liburuen berrargitalpenak zuzendu zituen. H...

Soka luze baten lehen muturra

2012/07/04

Aurrez iragarri bezala, pasa den domekan berreskuratu genuen Idotorbe auzoko soka-dantza, San Pedro jaien baitan. Askotan ez bezala, goiz goizetik ekin genion igandeari, 10:30etako meza hasi orduko bertan bait geunden taldeko hainbat dantzari. Elizkizuna amaitu eta zuzen osatu genuen soka, Har...

San Joan dala zapatu arratsaldean

2012/06/29

Ez dakigu kanta zaharrak zergatik dioen “San Joan dala zapatu arratsaldean” (inork ezagutzen al du honen argibiderik?) baina aurten sanjoan bezpera behintzat halaxe suertatu da, zapatu arratsaldean, eta halaxe ospatu dugu.   Azken urteetan bezala, bildu ditugu sanjoan-belarrak, egin d...

Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka

2012/06/28

Elgoibarren San Bartolome egunez dantzatzen den Soka-dantzaz gain, garai batean hainbat baserri auzotan ere burutzen ziren ekitaldi horiek. Pello Arrietak "Elgoibar dantzan" libururako bildutako datuen arabera Sallobenten adibidez 1880an meza ondoren aurreskua atera zen, San Roken 1896an aipatzen ...

San Joan eguneko soka-dantza 2012

2012/06/26

1994an berreskuratu zenetik, 19. aldiz dantzatu dugu soka-dantza Eibarren, San Joan egunaren ilunabarrean, gaueko 23.30etan. Usartza txistulari taldearen doinura, aurreskua Untzaga plaza jendez betean. Argazkiak Iñaki Zugastirenak. ...

Kabalkada Untzaga plazan

2012/06/18

Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldearen Dantzari Eguna zela eta, Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantzek, kabalkada itxuran, hartu zuten Eibarko Untzaga plaza. Hona Iñaki Zugastik egindako argazkien aurrerapen bat. ...

Eibarko Dantzari Eguna 2012

2012/06/14

Iparraldera begira jarri gara aurten Eibarko Dantzari Egunean, eta Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantza-sorta bat prestatu dugu Kezka dantza eskolako eta taldeko dantzariok. Tobera, kabalkada, inauteri, Pazko igande eta Besta Berri (Corpus Christi) festekin lotuta agertu izan diren zenbait dantza eg...

Agintari berriak dantzan

2012/06/10

San Prudentzio eguna Lazkaon. Azeari Andonegi alkate berriak soka atera du beste behin Udaletxeko Batzar aretotik. Atzetik ditu gainontzeko zinegotziak eta pare bat dantzari, soka-dantzaren erritua betetzen laguntzeko. Sokako partaide guztiek dantzatu dute azeri-dantza, eta bai alkateak bai atzesk...

Harpidetu