Dokumentuaren akzioak
Soka luze baten lehen muturra
HARITZ EDT
2012/07/04 14:36
Aurrez iragarri bezala, pasa den domekan berreskuratu genuen Idotorbe auzoko soka-dantza, San Pedro jaien baitan. Askotan ez bezala, goiz goizetik ekin genion igandeari, 10:30etako meza hasi orduko bertan bait geunden taldeko hainbat dantzari.
Elizkizuna amaitu eta zuzen osatu genuen soka, Haritzeko kideak eta auzotarren bat edo beste nahasian. Ttakun taldeko txalapartariek beren saioa egin ostean ekin genion soka-dantzari, Udal txistulari bandako Andoni Urbieta, Itziar Korta eta Olatz Arriolaren txistularien eta Mikel Etxaniz atabalariaren soinura. Desafioa, agurra eta zortzikoa dantzatu ondoren taldeko eta auzoko neskak ere sokaratu eta fandango eta arinarinarekin eman genion dantzari amaiera, ordurako euripean eta aldameneko karpan babes hartuta.
Dantza ostean prest zuten guretzat Idotorbeko auzotarrek hamaiketako bikaina, eta eskeinitako goxotasuna ere ezin aipatu gabe utzi. Eguardira bitarte ez zen gero dantzarik falta izan San Pedron, Baltzola anaien eskutik bals, rantxera, fandango eta arin arin ugariz gozatzeko aukera izan bait genuen.
Ohitura polita bada lehengoan berreskuratu genuena. Ia aurrerantzean ere eusten diogun, eta pixkanaka gero eta auzotar gehiago ikusten ditugun dantzan, sanpedrotarrak luzaro soka berak elkartu ditzan.

Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01