Dokumentuaren akzioak
Kurdistandik eta Argentinatik Elgoibarrera
HARITZ EDT
2012/07/18 14:31
Iazko zilarrezko ospakizun urtearen ostean, aurten ere iritsi zaigu uztaileko berotan Elgoibarko Nazioarteko Folklore jaialdia. Ostiral honetan izango da ohiturazko zita, Kiroldegian gaueko 22:30etan. Beste behin ere mundu zabaleko bi talde izango ditugu Olaizaga kiroldegiko taula gainean, herriko Haritz dantza taldearekin batera. Oraingo honetan Kurdistan eta Argentinatik iritsiko dira dantzara elgoibarreraino. Batetik Kurdistan irakiarreko Sulaimaniyah taldea, estatu gabeko herrialde handienaren ordezkari; eta bestetik Argentinako Gran Ballet Argentino.
Sulaimaniyah (KURDISTAN)
1998an sortu zen Sulaimaniyah izeneko talde honek Kurdistango folklorea mantendu eta indarberritzeko helburua du, bereziki dantza, kantak eta musika; baita bertako artearen nortasuna mundu osoko herri ezberdinei erakustekoa ere. Taldea presente egon da Kurdistango ospakizun eta jaialdi ugaritan, bai eta handik kanpoko beste hainbat lekutan ere, tartean: Kurdistan iraniarrean, Herbehereetan, Polonian, Arabiar Emirerri Batuetan edo Kroazian.
Gran ballet Argentino (ARGENTINA)
1963. urteaz geroztik musika eta dantza argentinarren zabalpenean buru belarri diharduen talde artistikoa dugu hau. Dantzari, musikari, kantari eta aktorez osatua, gizaki argentinarraren izpiritu, izaera eta bizitzarekiko jarrera oinarritzat harturik, euren herrialdea eta mundu osoa zeharkatu ditu beren lurreko sustrai eta giza-paisaia ezagutaraziz. Ohiturek, ezaugarri tipikoenek, keinu bereizgarriek, teknika finduak eta antzezpen jokoek bat egiten dute Ballet honetan nortasunez eta kolorez, indarrez eta adierazkortasunez, trebeziaz eta estiloz. Tangoak eta landa-dantzek osatzen dute egitaraua.
Haritz Euskal Dantzari Taldea (EUSKAL HERRIA)
1973. urtean sortuta, azken hogeitabost urteko bideari jarraituz, Haritz Euskal Dantzari Taldeak Euskal Herri zabaleko folklorea elgoibartarrei hurbilarazteko ahalegina egingo du Elgoibarko Nazioarteko Folklore jaialdia aprobetxatuz. Aurtengoan Nafarroako eta Bizkaiko dantzak taularatuko ditugu, kiroldegira hurbilduko direnen gozagarri.
Lehen zatiari Lizarrako larrain-dantzarekin ekingo diogu, Iruñeko dultzaineroen musikaz lagunduta. Bigarren zatian, berriz, Bizkaira jo eta herrialde hartako eskualde ezberdinetako dantzak eskeiniko ditugu: Xemeingo ezpata-dantzarekin emango diogu hasiera, ondoren probintziako beste muturrera jo eta Lanestosako arku-dantza aurkezteko. Durangaldeko erregelekin jarraituko dugu, eta ondoren ezpata joko nagusia, makil jokoa, binangoa eta txotxongiloa egingo ditugu. Azkenik, amaiera Arratiako jota eta porruarekin emango diogu jaialdiari.
Jaialdiko sarrerak, Txankakuako dendetan daude salgai. Sarreren prezioa, 5€koa da helduentzat, eta 3€koa jubilatuentzat, 14 urtetik beherakoentzat, eta gazte txartela dutenentzat. Hala ere, uztailaren 20an, kiroldegiko sarreran ere erosteko aukera egongo da. Aurrez erosten diren sarrerek ordea, Txankakuak egiten duen zozketan parte hartzeko zenbakia izango dute, gainontzekoek ez bezala.
Animatu eta gozatu munduko folkloreaz!

Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01