Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Agintari berriak dantzan

Dokumentuaren akzioak

Agintari berriak dantzan

San Prudentzio eguna Lazkaon. Azeari Andonegi alkate berriak soka atera du beste behin Udaletxeko Batzar aretotik. Atzetik ditu gainontzeko zinegotziak eta pare bat dantzari, soka-dantzaren erritua betetzen laguntzeko. Sokako partaide guztiek dantzatu dute azeri-dantza, eta bai alkateak bai atzesku egin duen zinegotziak, baita agurra ere. Oso txukun gainera.

Loinatz eguna Beasainen. Koldo Agirre alkate berriak soka atera du beste behin Udaltetxeko Batzar aretotik. Atzetik ditu gainontzeko zinegotziak, baina aurten,  ez dago zinegotzi ez den dantzari laguntzailerik sokan. Ez dute behar. Alkateak berak eta atzesku egin duen Zezilia Herrador atzeskuak dantzatu dituzte soka-dantzako atal guztiak: desafioa lehenengo, azeri-dantza eta agurra gero, eta baita azken desafioa ere.

Bi herrietan euria egin du izugarri, eta ondorioz, pilotalekuan eta plazapean burutu behar izan dira, biak ala biak. Hori bai, sokaren hasiera eta bukaera, udaletxeko batzar-aretoan mantendu dira, ohiturari jarraituz.

Aipatzeko moduko kontu bat: Beasainen azken 15 urteetan etenik gabe partu hartu duen zinegotzi bakarra, Julio Herreros (PP), aurten ez da sokan atera.

Beste bitxikeria bat: Koldo Agirre Beasaingo alkatea, gure dantza taldeko txistularia da, eta dantza kontuetan bere estreinalditxoak eginak zituen lehendik ere gurekin.

Lazkaoko soka-dantzaren bideoa hemen

Bi herrietako argazkiak hemen.

Bide batez, Beasaingo Loinatz hirugarreneko helduen soka-dantzaren argazki sorta ederra ere ikusi daiteke hemen, Iñaki Erauskini esker.

Dokumentuaren akzioak

oier
2012/06/13 15:39
Oso interesgarria! Aurten Usurbilen ere berpiztuko omen da Santa Isabeletako agintarien soka-dantza.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com