Komunitatearen eduki guztia
Azken edukia
Anarru Egunari buruzko dokumentalaren trailerra (Bakio)
Itxas-Alde Dantza Taldea
2026/01/26
2024an bueltatu ziren, hamarkada askoren ostean, anarruak Bakiora. Anarru Eguna berreskuratu (eta eguneratu) genuenetik urte bi pasatu dira, eta berrasmatze prozesu hori jasotzen duen dokumentala ekoitzi du Maule Productionsek, Bakioko Udalak eta Itxas-Alde dantza taldeak bultzatuta.
Umetan ana...
Zubieta eta Iturengo joaldunak duela 25 urte
2026/01/23
Argazki bilduma hau 25 urte betetzen ari da egunotan; 2001eko urtarrilaren 29an, astelehenean, lanean jai-eguna hartuta, hartu nuen autoz Zumarragatik Zubietarako bidea, Tolosa, Leitza, Eratsunerako errepidetik barrena, aspaldidanik interesa pizturik zizkidaten joaldunen aurrez aurre ezagutzera. ...
Otsailaren 7an izango dira 2026ko Koko-dantzak
2026/01/22
Otsailaren 7an, larunbatez, ospatuko ditugu 2026ko koko-dantzak. Goizean, 9:00etan egingo da lehen agerrialdia Errebalen. Baserrietako koko-eskea Otaola eta Mandiola auzoetan egingo dugu aurten. Arratsaldean Eibarko kaleetan egingo dugun kalejira Eibarko Klub Deportibotik abiatuko da eta erdi-gunek...
Ereintza eta Herri Arte Eskolaren arteko emanaldia
2026/01/18
Urteroko hitzorduari jarraiki, aurten ere Orereta-Errenteriako Herri Arte Eskolako Euskal Dantzako ikasleekin batera emanaldia eskainiko dugu Urtarrilak 25ean, arratsaldeko 18:30ean Niessen Aretoan.
Gonbidapenak, urtarrilak 20an egongo dira eskuragarri helbide honetan: https://sarrerak.errenteri...
Juan Luis Arsuaga: "Kirolaren aurretik dantza zegoen"
2026/01/16
"Jota dantzatzea ariketa latza da, sentadilla eta horrelakoen aurretik gomendatuko nuke". Juan Luis Arsuaga (Madril, 1954) paleoantropologoak dioenez lana madarikazio biblikoa da. Olgeta, denbora galtzea goraipatzen du Bertrand Russellek bezala eta Axularren kontrara, "denbora galtzen dut denbora o...
6. Hiruko konpaseko dantzak: baltsa eta fandangoa
2026/01/13
Orain arte biko konpaseko dantzekin aritu izan gara. Hiruko konpaseko dantzei hozka eginen diegu oraingoan. Baina zer esan nahi du hiruko konpaseko horrek? Orain arte, gure dantza urratsak binaka antolatu ditugu. Kasu honetan, berriz, urrats horiek hirunaka antolatuko ditugu. Bi zango ditugunez ge...
Badatoz 2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak
2026/01/07
Urtero legez, Inaute larunbatean (otsailak 14), ohiko dantza-desfile herrikoia eskainiko da Beasaingo kaleetan zehar, Ostadar Dantza Taldeak antolatuta. Aurten ere, herritarrak zein interesatuta dauden dantzazale guztiak gurekin dantzatzera gonbidatzen ditugu.
Helburua, ohi bezala, Beasaingo herr...
Santa Luziako erromeria
2026/01/06
Ekainak 29an esnatu gara gaur. Nahiz eta Santa Luzia eguna ez izan, Barakaldotarrok gaur ospatzen dugu haren erromeria. Garai batean ekainaren 30an egiten zen, baina 2014tik aurrera, Laguntasuna Elkarteak erromeria berreskuratu ondoren, ekaineko azken igandean ospatzea erabaki zen.
Erromeriari ...
Berrizko dantzari-dantza eta erregelak
2026/01/06
Goiz esnatu eta trenera abiatu naiz. Berrizera ailegatu eta plazara heltzean inor ez plazan… dantzariak baino lehen ailegatu naiz dantza lekura!
Meza amaituta agertu dira herritarrak eta eliza ondoan dagoen udaletxetik dantzariak abiatu dira elizaurreko plazara. Kalejira txistulariak burututa ...
Iruñea eta Nablus-eko sokak korapilatu ziren eguna
2025/12/31
Jaun Done Saturdi egun berezia izan da aurtengoa. Arrazoi ezberdinengatik. Horietako lehenengoa ez dugu salatuko baina begi zorrotzagoa dutenak konturatuko dira, agian. Bigarrena da, eguna Nablus-eko — Zisjordania (Palestina) — Hattah dantza taldearekin partekatzeko aukera izan dugula.
Goiza ...