Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Itxas-Alde Dantza Taldea Anarru Egunari buruzko dokumentalaren trailerra (Bakio)

Dokumentuaren akzioak

Anarru Egunari buruzko dokumentalaren trailerra (Bakio)

2026/01/26 11:00
Anarru Egunari buruzko dokumentalaren trailerra (Bakio)

Anarru Egune 2025 - goizeko baserriz-baserrikoa

2024an bueltatu ziren, hamarkada askoren ostean, anarruak Bakiora. Anarru Eguna berreskuratu (eta eguneratu) genuenetik urte bi pasatu dira, eta berrasmatze prozesu hori jasotzen duen dokumentala ekoitzi du Maule Productionsek, Bakioko Udalak eta Itxas-Alde dantza taldeak bultzatuta.

Umetan anarrua ezagutu izan zuten pertsona adindunen testigantzak jasotzen ditu filmak, prestaketa eta berreskurapen prozesua, bai eta zenbait adituekin izandako elkarrizketak ere.

Benetan lan polita, Bakioko herrian egindako lanaren erakusle, baina guztiz auzi unibertsalari buruz ari zaiguna. Honekin batera beronen trailerra partekatzen dugu, aurrerapen moduan.

Herriarentzako otsailaren 6an izango da estrenaldia; ondoren edonorentzat sarean ikusgai izango da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Itxas-Alde Dantza Taldea

Itxas-Alde Dantza Taldea

Itxas-Alde Dantza Taldea, Bakion 1972. urtean sortutako dantza taldea.