Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Badatoz 2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak

Dokumentuaren akzioak

Badatoz 2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak

2026/01/07 12:18
Badatoz 2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak

Badatoz 2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak

Urtero legez, Inaute larunbatean (otsailak 14), ohiko dantza-desfile herrikoia eskainiko da Beasaingo kaleetan zehar, Ostadar Dantza Taldeak antolatuta. Aurten ere, herritarrak zein interesatuta dauden dantzazale guztiak gurekin dantzatzera gonbidatzen ditugu.

Helburua, ohi bezala, Beasaingo herria inauterietako musikaz, kolorez, festaz eta dantzez janztea izango da, elkarrekin egun on bat igaroz. 

Horregatik, jendea gurekin dantzatzera animatu dadin, entsegu ireki hauek antolatu ditugu astearteetan, 18:00etatik 19:00etara, gure lokalean (Oriamendi 10, Beasain).

Datozen egunetan zehar zabalduko dugu egunean bertan izango dugun festa-egitaraua. Anima zaitezte gurekin dantzara!

 

Etxean edo plazan, jarrai zagun dantzan, dantzatzen duen herria ez da sekula hilko 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com