Ereintza eta Herri Arte Eskolaren arteko emanaldia
Urteroko hitzorduari jarraiki, aurten ere Orereta-Errenteriako Herri Arte Eskolako Euskal Dantzako ikasleekin batera emanaldia eskainiko dugu Urtarrilak 25ean, arratsaldeko 18:30ean Niessen Aretoan.
Gonbidapenak, urtarrilak 20an egongo dira eskuragarri helbide honetan: https://sarrerak.errenteria.eus/?idioma=EU&act=1
Animatu!! Elkarlanean sortutako ikuskizun polita ikusteko aukera paregabea izango da!
Segi dezagun dantzatzen!