Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/10

Nola deitzen da dantzariek batak besteari ipurdian sua piztearen zirraraz jolasean aritzen diren dantza? Ba plego-dantza izan liteke, edo bizker-dantza, edo tatin-dantza sua ipurdian edo Izetz ixetukoa-Baietz ixetukoa...  Ablitasen, Baztanen, Garesen, Bardozen zein Otxandion, bakoitzean bere izena...

Aurkeztu dugu Koloreaga berritua

2024/04/08

Aspalditik ari ginen Koloreaga, Euskal Herriko festagileak koloreztatzeko liburuaren bertsio gaurkotua argitaratu behar genuela. Eta dantza taldearen urteurrenaren abaroa testuinguru egokia izan zitekeela iruditu zitzaigun. Beraz, Asisko Urmenetarekin harremanean jarri, Euskal Herri osoko dantza oh...

XXXVIII Folklore Jardunaldiak

2024/04/04

Datorren astean, apirilaren 8tik 13ra, Ortzadarrek eta Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboak antolatutako Folklore Jardunaldien XXXVIII. edizioa ospatuko dugu Iruñean. Baztango folklorea aztertzeko proposamena dakargu "Baztan: dantza bere bidean" izenburupeko saioarekin. Baztango folklore...

Dantza tailerra: Amatxiren dantzak

2024/04/03

Javiera Lusarreta Galdurotzen jaio zen, 1887an. 15 urterekin Iruñara heldu zen, etxe batean neskato zerbitzeko. Orduan bizitza zeharo ezberdin batekin egin zuen topo. Javiera Patxi Labordaren amatxi zen. Gaur egun Iruñeko plazetan antolatzen diren karrikadantzetan agertuko balitz, ziur aski ...

Mustu dugu 75. urteurreneko erakusketa

2024/03/27

Arratsaldeko seiak hogei gutxietarako hasi da jendea biltzen Kondestablearen Jauregiko atari zein ezkaratzean. Dantzari eta dantzari izandako, senide, musikari, udal ordezkari, Argiako lagunak... taldetxoetan ari dira solasean. Kuxkuxeroenak jauregi barrura sartu dira erakusketaren lehen ddasta bat...

"Ai saliño, saliño, gaixua"

2024/03/26

“ Makilarekin jotzen zuten, beti berdina. Joaten ziren lurrean joaz ai saliño, saliño... gero goratzen ziren, gurutzatzen zuten eta gero bum! zahagiari jo”, hala gogoratzen du Begoña Ostolazak (1935) bere senar zenak, Joakin Urkidik (1936) eta kuadrillak Zumaian dantzatzen zuten zahagi-dant...

Erakusketa eta jarduera osagarriak, 75. urteurrena ospatzen jarraitzeko

2024/03/22

Iazko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, gure dantza taldearen 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen dugu martxo hondar eta apiril hastapenean.  Izan ere martxoaren 26an hasi eta apirilaren 14ra arte Dugunaren ibilbidea berrikusiko duen erakusketa zabalduko dugu Iruñeko K...

Baztango dantzak… 1989ko asteburu bateko oroitzapenak

2024/03/20

Oraingo honetan Dantzanen erakusten diren filmazioak ez dira Baztan ibarreko jai edo ospakizun ofiziale n batean hartutakoak , beraz, aurkezpen labur bat merezi dute. 1989. urtean, Euskal Herriko joko-dantzak (argitaratu gabea) izeneko ikerketa egiten ari nintzen; Eusko Jaurlar...

Eszenatik Gardeko plazara

2024/03/19

1968an Iruñeko Hiru Erregeen hotelean zita egin genuen Izabako Justa Labairu 80 urteko emakumearekin eta bere semearekin. Pepe Estornesek eman zigun bere kontaktua eta, Marian eta biok, Mikel Lizartza eta Xabier Zuazu irundarra bildu ginen Labairurekin. Zuazuk super 8ko kamera batekin grabatu zue...

Maiatzaren 11n egingo dira 2024ko Dantzan Ikasi Topaketak

2024/03/18

2024ko Dantzan Ikasi Topaketek badute data, gorde ondo zuen agendan: maiatzak 11, larunbata. Eibarko UEUren egoitzan izango da aurtengoan dantzarion elkargunea. Ezagutza, kezkak, gatazkak, helburuak, asmoak, erronkak... trukatu eta elkarrekin hausnartzea da asmoa, aurrera begirako giltza eta gakoak...

Harpidetu