Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Kaldereroak Eibarren - Argazkiak

2010/04/16
Hona hemen Eibarko kaldereroetako zenbait argazki.
Argazkia: Felipe Loyola 2006
Argazkia: Felipe Loyola 2010
Argazkia: Iñaki Zugasti 2010
Argazkia: Felipe Loyola 2008
Argazkia: Felipe Loyola 2008
Argazkia: Felipe Loyola 2008 ...
Badator Dantzan Ikasiren bigarren ikasturtea
2010/04/16
Datozen egunetan jakinaraziko dugu Dantzan Ikasiren 2010eko lehen ikastaro eskaintza. Hiru proposamen egingo dizkizuegu maiatzean hasi eta uda bitartean. Arabako Errioxako dantzak, gorputzaren prestaketan laguntzeko ikastaro bat eta dantza-jauziak sakon ezagutzeko aukera emango digun mintegi bat. <...
Dantzaz Konpainiaren 1.01 Coliseo antzokian
2010/04/14
Dantzaz konpainiak 1.01 ikuskizuna eskainiko du datorren apirilaren 30ean, 20:30ean Eibarko Coliseo antzokian. Dantzari profesional izan nahi duten gaztez osatuta dago Dantzaz konpainia , baina dantza ikasketetan maila altua lortu duten dantzariak dira eta koreografo eta maisu bikainen lanarekin em...
Amorenaren kimuak
2010/04/14

Atzo eman zituzten prentsaurrekoan Iruñeko erraldoien 150. urteurrena ospatzeko eginen diren ekitaldien berri. Batean eta bestean pilatutako informazioa ekarri nahi izan dut hona.
Konpartsa Iruñeko auzoetan
Iruñeko alde zaharra eta zabalguneak izaten dira erraldoi, kiliki eta zaldikoen...
Ikastolaren 50. urteurreneko jaialdia
2010/04/13
Datorren apirilaren 17an, Eibarko ikastolak bere 50. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean, musika eta dantza jaialdia antolatu du. Kokein, Mursego, Norton, Asier Serrano, Gorka Fernandez eta Jon Zubizarreta bertsolariak, Jainaga eta Narbaiza, eta ikastolako ikasleekin batera Kezkak...
Dni Baskijskie edo Euskal Jaia Polonian
2010/04/13
Urtero, Euskal Jaia antolatzen dute Poznan-en, Polonian. Adam Mickiewicz unibertsitatean euskara
irakasten da eta horixe da jaialdiaren antolaketa gunea. Amaia Dones euskara irakaslea da Poznan-en eta orain aste batzuk dantzan.com-en ditugun argazkietako batzuk erabiltzeko baimena eskatuz idatz...
Itsasuko kabalkada: Dantzari buruz xehetasun zonbeit
2010/04/12

Itsasuko kabalkada. 2007ko agorrilaren 19an emana herriko plazan
Kabalkadak Itsasun
Kabalkadak lehenago tobera-mustren oroitzapenak dira. Lehenago, senar-emazten arteko gatazkak, alargunen arraezkontzak eta gisa hortako gaiak ziren salatzen plaza betean tobera mustren bidez. Gaiak aldatu dir...
Cakewalka ragtimearen garaian: dantza jazzaren hastapenetan
2010/04/08

Cakewalk-a jazzaren hastapen garaietako dantza da. XIX. mendearen erdialdean abiatu zen Ameriketako hegoaldean, esklabu beltzen kontzentrazio handiak zeuden lurraldeetan. Bere unerik gorenena XIX. Eta XX. mendeen arteko trantsizioan izango du. Hain zuzen ere, Jazz-aren sorreran garrantzitsua izan zen ragtime musika motarekin lotuta agertuko da cakewalk-a. Azken batean cakewalka dantza da eta ragtimea musika, eta ragtimearen doinura dantzatu ziren hainbat cakewalk bi mendeen arteko trantsizio garaietan.
Iruñeko erraldoiek gaur 150 urte?
2010/03/31

Gaurko egunez, duela 150 urte, Tadeo Amorena zenak Iruñeko udalari gutun bat idatzi zion: "El que suscrive maestro pintor becino de Pamplona y con el debido respeto a V.S. espone: Que ace algún tiempo formé la idea de presentar un proyecto para la construcción de unos Gigantes nuevos del mismo...
Lotuneak: The Galway piper - La Matelote - Matelota
2010/03/29

Aurreko astean bideo hau zintzilikatu zuten dantzan.com-en. Bertan Vallée d'Ossau-ko (Bèarn) dantza zenbait azaltzen dira eta horien artean, Lou Peyrotou izena duena (1:27 minutuan). Bideoa ikusita, lotuneen beste adibide baterako aukera ikusi nuen. Dirudienez, Lou Peyrotou dantza horren baita...